KRONIKAK
NIK DAKIDALA

Angeluko ikasleak elkartea

angeluko_ikasleak_elkartea

MP3 jaitsi

Angeluko ikasleak elkarteak euskara kurtsoak eskaintzen ditu, abesbatza eta ateraldiak proposatzen ditu. Pierre Mestrot-k aurkezpena egiten dauku.

2015eko Irailaren 09a

KRONIKAK
NIK DAKIDALA

Soinuka Xabina Larralde gitarra egilea 3.

soinuka_xabina_larralde_gitarra_egilea_3_

MP3 jaitsi

Azken ale huntan Xabina Larraldek gitarra elektrikoak aipatuko dizkigu. www.soinuka-lutherie.com Bastidan 05 59 03 21 53

2014ko Apirilaren 15a

KRONIKAK
MUSIKA KLASIKOA

Maite Idirin zuri hitza!

maite_idirin_zuri_hitza_

MP3 jaitsi

Aste huntan Siziliatik etortzen zaigun artista bat, hots Roberto Alagna.

2012ko Ekainaren 12a

KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Aste huntan Errobi herri elkargorat goaz.

MP3 jaitsi

Panpi Olaizolak dizkigu emaiten Errobi herri elkargoko berriak, berrikuntza bat besteak beste Zuraiden hondarkinen bilketari buruz.

2012ko Ekainaren 11a

KRONIKAK
MUSIKA KLASIKOA

Maite Idirinen eskutik oraingoan ere

maite_idirinen_eskutik_oraingoan_ere

MP3 jaitsi

aste huntan biolonista baten ezgutza egiterat eramaiten gaitu, Nicolo Paganini.

2012ko Maiatzaren 22a

KRONIKAK
EUSKAL MUSEOA

Euskal museoaren itulian Ione Josie-rekin

euskal_museoaren_itulian_ione_josie_rekin

Aste huntan ere Euskal museoaren itzulia egin du Ione Josie Ekhi Erremundegi lankidearekin batera eta oraingoan itsasoaz ari den gela batean gelditu dira.

2012ko Maiatzaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016