KRONIKAK
MUSIKA KLASIKOA

Ingles konposidore baten ezagutza

MP3 jaitsi

Aste guziz bezela Maite Idirinek, musika klasikoa ezagut arazten dauku eta aste huntan ingles konposidore bati buruz xehetasunak eskaintzen dauzkigu:

2012ko Apirilaren 18a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Arrosa gaztain landarea ezagutu!

MP3 jaitsi

Jon Sudupe Gure irratiko baratzain adituak aste huntan arrosa mota bat deskubri araziko dauku: Arrosa Gaztaina:

2012ko Apirilaren 18a

KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Hego lapurdiko herro elkargoko berriak

hego_lapurdiko_herro_elkargoko_berriak

MP3 jaitsi

Silbi Chenal euskara arduradunak eman berriak:
- Aurrekondua, hizkuntza politika, legatzaren besta, La vieille et la bête ikusgarria, errepide obren berri

2012ko Apirilaren 16a

KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Ingurumena nola landua da Hazparneko herri elkargoan?

MP3 jaitsi

Xan antton Durrutyk ingurumenaz solastatzea hautatu du eta batez ere:
- erreka bazterren garbitzea
- mendi ibilaldi
- asiako leizorra

2012ko Martxoaren 19a

KRONIKAK
MUSIKA KLASIKOA

Musika klasikoak sekreturik ez du Maite Idirinekin

MP3 jaitsi

eta aste honetan Jesus Guridi izanen dugu aipagai.

2012ko Martxoaren 14a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Loreen sekretuak Jon Suduperekin

MP3 jaitsi

Aste huntan Jon Sudupek Laharra aipatzen digu.

2012ko Otsailaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016