BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urriaren 22ko Azkaingo berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2018ko Urriaren 22a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Urriaren 22ko Itsasuko berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2018ko Urriaren 22a

BERRIAK

Integrazio Batzordearen aldeko bi egun

integrazio_batzordearen_aldeko_bi_egun

MP3 jaitsi

Kanbon urriaren 27 eta 28an, Integrazio Batzordearen aldeko Brik a Brak haundia antolatzen dute. Bil ta Bila Uztaritzeko elkartearen laguntzarekin, Xalbador kolegioa eta Uztaritzeko ikastolakoek beti elkarlanean antolatzen dute.

Iraitz Zufiaurre arduraduna Panpi Mercapiderekin.

2018ko Urriaren 22a

BERRIAK

Sofrologia jostagarria tailerrak haurrentzat Itsasun

sofrologia_jostagarria_tailerrak_haurrentzat_itsasun

MP3 jaitsi

Sofrologia jostagarria tailerrak haurrentzat proposatuko ditu Mayi Gastambide sofrologoak, Urriaren 24ean astezkenez, eta 25ean ostegunez.
Itsasuko À¢Â€ÂœOrdokiaÀ¢Â€Â ofiziale eremuan duen kabinetean, bakantzetan proposatuak dira tailer hauek: 6-10 eta 11-15 urte artekoentzat.
Izen emaiteko azken epea urriaren 22a da, deitu behar da 07 57 55 25 21 edo mailez mayigasta@gmail.com
Mayi Gastambidek, Panpi Mercapideri esplikatu du sofrologia dela tresna batzuen ongi erabiltzea gorputzaren onetan:

2018ko Urriaren 21a

BERRIAK

KlipKlap lehiaketa bidean da, Jo! aitzina

klipklap_lehiaketa_bidean_da_jo_aitzina

MP3 jaitsi

KlipKlap, Filma labur lehiaketa beti martxan da. Azken egunak dira zuen bideoen igortzeko, azken epea urriaren 31 baita.
Aurtengo gaia: Jo!
Informazio guziak aurkitzen ahal dira: www.zinegin-festibala.eu web gunean.
Aurtengo lehiaketaz eta Zinegin festibalaz xehetasunak eman dauzkigu Matiu Bordato antolatzaileak:

2018ko Urriaren 21a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urriaren 19ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2018ko Urriaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016