KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Auto autonomoari morala bat programatu behar zaiolarik

auto_autonomoari_morala_bat_programatu_behar_zaiolarik

MP3 jaitsi

Astero, Panpi Mercapidek Zazukeriak, gure munduaren bitxikeriak argitara ekartzen ditu. Aldi honetan, galdera filosofiko etiko batekin: "bi heriotzen artean hautatu behar balitz, nor salbatuko zenuke?"

2018ko Azaroaren 05a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Azaroaren 2ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2018ko Azaroaren 02a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Zuhaixkak birlandatzeko garai ona da

zuhaixkak_birlandatzeko_garai_ona_da

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola baratzezain laguntzaileak sasoiak segitzen ditu, Olatz Idoaterekin aldi honetan, hainbat gaien erdian, baratzean ditugun zuhaixken birlandaketaz, udazkeneko egun fresko hauek egokiak direlako landare lekuz aldatzeko.

2018ko Azaroaren 02a

BERRIAK

Estefana Irastorza entzule leiala gogoan

estefana_irastorza_entzule_leiala_gogoan

MP3 jaitsi

Estefana Irastorza poeta eta Hendaiako memoriaren biltzailea zendu da. Sortzez Iribarren, Donostian sortu zen 1925ean eta Hendaian bizi izan da urte luzez. Eta gure irratiko entzule hurbila, eta fidela, deitzen gintuelarik bere burua "Hendaiako Extefena" bezala aurkezten zuen, kantu baten entzuteko eta askotan Gure Irratiko langileei eskaintzeko.

Estefana Irastorzak olerkiak idatzi zituen eta Senpereko Hatsaren Poesia egunetan aurkeztu zituen horietarik batzuk. Entzuten dugu Ainara Maia Antxeta Irratiko laguntzaileak egin zakon elkarrizketaren zati bat.

2018ko Azaroaren 02a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 10 30

adi_2018_10_30

MP3 jaitsi

Lurra, Santa Barbara, Anita Parker, Modus Operandi, Heather Christie, The Ting Tings, Razorlight, Ty Segall, Marcelo D2, Cofresi, The Prodigy, Converge.

2018ko Urriaren 31a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urriaren 31ko Makea eta Lekorneko berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2018ko Urriaren 31a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016