BERRIAK

Esku huskan, Denek Bat VS Urruñarrak, lehen mailako finala

esku_huskan_denek_bat_vs_urrunarrak_lehen_mailako_finala

MP3 jaitsi

Eta errugbian, Hazparnek irabazi orain arteko denboraldiaz pozik presidentea. Eta beste emaitza guztiak.

2017ko Abenduaren 11a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! Kantuz - Durangoko Azoka

ixo_kantuz_durangoko_azoka

MP3 jaitsi

Berezia izanen da gaurkoa!
Ixo! eta Kantuz Kantu emankizunek bat egin dute Durangoko Azokatik saioa betea eskeintzeko:
En Tol Sarmiento, Mice, Ze Esatek, La Banda Del Abuelo eta NIzuri Tazuneri taldeak elkarrizketatu ditugu Maia Muruagarekin!

2017ko Abenduaren 11a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 17 12 05

adi_17_12_05

MP3 jaitsi

eMe, Selenite, Markes Iraizoz Gorka Suaia, Bultz, The Big Moon, Panzerballet, Soja, Suevicha, Deuce, Tokorats, Glassjaw, Morse

2017ko Abenduaren 09a

KRONIKAK
ZE LAN

Iletegia Saran: Euskal Herriko artilea balorizatzeko!

iletegia_saran_euskal_herriko_artilea_balorizatzeko_

MP3 jaitsi

Aña Andiazabal eta Aitor Zubillaga, Iletegiaren sortzaileak dira. Saran, artilea transformatzen dute, produktu naturalen egiteko: matalaz, burdikoak, kuetak edo zakuak. Hau guzia aipatzen digute eta lehen aldaketa haundia zoin den:
https://www.iletegia.com/euskara/harrera
https://www.facebook.com/iletegia/

2017ko Abenduaren 08a

BERRIAK

Euskal Herriko 20 sai arre, Bulgariarat joan dira

euskal_herriko_20_sai_arre_bulgariarat_joan_dira

MP3 jaitsi

Arruntzako Hegalaldia zentroan, hegazti eta ugaztuner artak emaiten dira, bainan ez bakarrik!
Duela 2 aste 20 sai igorri dituzte Bulgariarat.
Mikel Esclamadon animatzaileak orroitarazi dauku, zonbat sai bildu dituzten aurten, zentroa ezagutua baita hauen babesle bezala:


https://www.hegalaldia.org
Hegalaldiak, Uztaritzeko herriarekin lan bat eraman du, fauna eta loreen alde, baratzeak ekartzen ahal duen alternatiba garatzeko pribatuen etxen. Bilkura publiko bat antolatzen dute abenduaren 13an, 19tan Lapurdi gelan Uztaritzen.

2017ko Abenduaren 08a

BERRIAK

Ongi izaite eguna abenduaren 10ean Saran

ongi_izaite_eguna_abenduaren_10ean_saran

MP3 jaitsi

Egun osoan Lur Berri gelan, konferentzia eta tailerrak izanen dira urririk, goizeko 9:30tarik gaueko 7etarat.
Antolatzaileek nahi izan dituzte bildu herrian ziren sendagileak, erakusteko zer egiten den ongi izaite arloan Sara herrian.
Maialen Alfaro eta Claudine Etcheverry antolatzaileak dira:

2017ko Abenduaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016