BERRIAK

Txoriaren bidaiak

txoriaren_bidaiak

MP3 jaitsi

Xabi Soubelet.ren zuzendaritzapean, Donibane Lohitzuneko 16 elkarte eta orohar 300 bat lagunek taularatuko dute À¢Â€ÂœTxoria badator, txoria badoa, gernika 80À¢Â€Â izeneko ikusgarria.
Ekainaren 22an Donibaneko besten karietara. Gaueko 9etan Ducontenia parkea, euria balitz Jai Alaiean.
Kantua, musika, dantza, arte plastiko edo antzerkiaren bidez, Gernikako bonbardaketaren inguruan egin lana dute erakutsiko.
Xabi Soubelet.ek Maia Muruagari erran dio nola abiatu duen proiektu hau.

2017ko Ekainaren 22a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Proventza lurraldetik etorri fruitua

proventza_lurraldetik_etorri_fruitua

MP3 jaitsi

Bibasse fruitua aurkezten digu Gabriel Durrutik urteko azken kronikarentzat. Kalakan:

2017ko Ekainaren 22a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Falta

ixo_falta

MP3 jaitsi

Beñadin Lohiague, Falta taldeko kantari eta gitarista dugu gomita aste huntan Ixo! Emankizunean. Post-Rock musika hypnotikoa aurkezten digute lehen EP batekin. Hori aipatzen dugu baina baita ere beste gai ainitz gaurko saioan!

2017ko Ekainaren 22a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2017 06 20

adi_2017_06_20

MP3 jaitsi

Mikel Urdangarin, Goienetxe Anaiak, After Life, Sermond's, Camille, Moby, Royal Blood, Biga Ranx, B Boys, Jim Murple Memorial, Pastors Of Muppets, Curva Sur.

2017ko Ekainaren 21a

BERRIAK

Errefuxiatuak Etcharryren begitik

errefuxiatuak_etcharryren_begitik

MP3 jaitsi

Etcharry formakuntza zentroko 7 ikasleek, joan den azarotik landu duten proiektua aurkeztuko dute astearte gau huntan Baionako Polo Beyriseko MVC-an, 7ak 30tarik goiti.
Errefuxiatuen gaia hautatu dute. Haize Arribillaga ikasleak gehio erranen dauku. Zoin formakuntza segitzen duen erraiten digu.

2017ko Ekainaren 20a

KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

MintzaPlazaren bilana

mintzaplazaren_bilana

MP3 jaitsi

Katti Poxeluk 2 gai nagusi ditu aipatzeko aste huntan, Errobi Aturriko lurraldearen izenean

2017ko Ekainaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016