BERRIAK

Brokoa, 19. mendeko bizkaitar txalupa baten kopia

2019ko Otsailaren 20a, 13:21

Brokoa%5F%2019.%20mendeko%20bizkaitar%20txalupa%20baten%20kopia

Christian Ondicola Brokoa itsasontzi gainean / Argazkia : Gure Irratia

MP3 jaitsi (18 Mo)

Itsas Begia elkarteak, bere misioetan duen euskal itsas ondarearen kontzerbazioaren kari, xantier parte hartzaile bat abiatu du Azkainen. “Brokoa” txalupa zaharberritu zuten duela zonbait urte, eta gaur egun berriz freskatu nahi dute.

Christian Ondicola itsas maiasturu eta animatzaileak Panpi Mercapideri aurkeztu dio “Brokoa” bela-ontzia.

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2019 02 19

Adi%202019%2002%2019

The Cat Empire

MP3 jaitsi

Dingwash, La Furia, Audience, Kaotiko, The Cat Empire, Elder Island, Retiens la nuit, Balaklava Blues, Nubiyan Twist, Bis, Ni, Starve To Survive.


2019ko Otsailaren 20a, 10:16


BERRIAK

"Zatozte nunbrean burusoil eta ez burusoil"

Zatozte%20nunbrean%20burusoil%20eta%20ez%20burusoil

MP3 jaitsi (15 Mo)

Arberoako ikastolak bertso afari bat antolatzen du larunbat gauean otsailaren 23an. Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsulariak gomitatu dituzte aurten, Donamartiriko gela beroan.

Antolaketako Ortzi Idoaterekin hitzegin du Panpi Mercapidek.


2019ko Otsailaren 18a, 12:40



BERRIAK

Nundik heldu da Uztaritzen agertu kastorea?

Nundik%20heldu%20da%20Uztaritzen%20agertu%20kastorea?

Jon Mujika Urteaga natura zalea da

MP3 jaitsi (23 Mo)

ONCFS, Frantziako Ihizi eta fauna basaren erakundeak egin ikerketen arabera, kastore bat hurbildu da Uztaritzerat. Bazen 300 bat urte ez zela Lapurdin holakorik izan.

Nolaz? nundik etorri den eta kaltegarria ote da ingurumenarentzat? Erantzunak eman dauzkigu Jon Mujika Urteaga natura zaleak, Panpi Mercapideren galderei erantzunez.


2019ko Otsailaren 15a, 17:41


BERRIAK

Obralekuetako hondakinen kudeaketaz gogoeta

Obralekuetako%20hondakinen%20kudeaketaz%20gogoeta

Departamenduan, obrak edo xantierretan 1,4 milioi tona hondarkin sortzen dira / Irudia : Batiactu.com

MP3 jaitsi (18 Mo)

Ekonomia zirkularra aipatu dute Angeluko Nobateken berriki. Mahai inguruan ziren Euskal elkargoa, Bil ta Garbi, departamenduko BTP federazioa baita ingurumenaren aldeko elkarteak ere. Departamenduan, obrak edo xantierretan 1,4 milioi tona hondarkin sortzen dira, nagusiki lurraz osatua. Horien % 70a, obra publikoetatik heldu da. Zirkuituko eragile guziak elkarlanean ari dira, hondarkinak ezartzeko eta berriz erabiltzeko guneak xekatzen. Kostaldetik oren laurden batetara gehienik, hor baitira obra handienak egiten.

Bidarten, Goietx enpresak, obretako hondarkinak hartzen eta berziklatzen ditu – Joset Goietx, enpresaren sortzailearekin hitz egin du Kriztof Arotzarenak.

Gehiago biriziklatzea posible da

Bidarteko Goietx enpresak 20.000 tona berziklatzen ditu urtean. Gehiago egin dezaketela zion Joset Goietx nagusi zaharrak. Eta horrekin ere ez litaikela aski erraiten dauku.

MP3 jaitsi (21 Mo)


2019ko Otsailaren 13a, 12:14




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016