EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
“Musika klasikoaren publikoan buru xuriak dira, hortako musika hori behar dugu jendeei ekarri, tokiak aldatu behar ditugu”
2024ko Apirilaren 24a
Marina Beheretxe Iparraldeko Orkestra Sinfonikoan biolin joilea eta kontserbatorioan irakaslea da / GURE IRRATIA
Asteazken honetako gomita, Iparraldeko Orkestra Sinfonikoaren lehen biolina izan dugu: Marina Beheretxe.
Aita bateria jolea zuen, ama musikazale, aitatxi eskusoinu jole ere eta etxean rocka zuten bereziki entzuten, bainan Marina Beheretxek 3 urtetan biolina jo nahi zuela aipatu zien. 7 urte zituelarik hasi zen biolina eta solfeoa ikasten Baionako kontserbatorioan, orain bertan biolin irakaslea da. Jakin Les Violons Atomiques bere proiektuetariko batekin, Baionako Patxa Plazan ariko direla maiatzaren 4an, arratsaldeko 4etan.
Bere ibilbidea, musika klasikoaren inguruko giroaz, eta musika hori plazara ekartzearen gogoa aipatu dute Arantxa Idiederrekin.