BERRIAK

Haurrendako literatura banatzen

haurrendako_literatura_banatzen

MP3 jaitsi

Libre plume, Baionako gazte literatur elkarteak, aste huntan antolatzen du Bouquinville Txiki egitasmoa astezkenetik larunbaterat.
Elkarteak euskal literatura gartzen hasi da azken urteetan.
Ana Imaz animatzaileak aurkeztu dauku Libre Plume-n xedea.

2018ko Maiatzaren 22a

BERRIAK

Errugbian, Donibanek lortu du

errugbian_donibanek_lortu_du

MP3 jaitsi

8 punduko berantaren gainditzea lortu dute Angeluren kontra, 9 punduz nagusiturik.

2018ko Maiatzaren 22a

BERRIAK

Uda Lekuko abenturak

uda_lekuko_abenturak

MP3 jaitsi

Uda Lekuk proposatzen dituen heldu den udako egonaldi batzuentzat lekuak gelditzen dira oraino.
Maddi Bordagaray koordinatzailearekin aipatu ditugu egonaldi desberdinak, eta hasteko "À‚ Abentura berriakÀ‚ " deitua dena nori zuzentzen den aipatu dauku.

2018ko Maiatzaren 18a

BERRIAK

Artearen merkatua Akotzen

artearen_merkatua_akotzen

MP3 jaitsi

Igandean 6. MerkatuÀ¢Â€Â™Art iraganen da Donibane-Ziburuko gaztetxean, Akotze auzoan. Gaztetxeko kide den Argitxu Dufaurekin solastatu da Panpi Merkapide.

2018ko Maiatzaren 17a

BERRIAK

Baionako bestak pagatuz eginen dira

baionako_bestak_pagatuz_eginen_dira

MP3 jaitsi

Baionako festak pagaraztearekin dudak izanik ere, erabakia errespetatuko dute peñek. Kontzertazio falta badela iruditzen zaie hala ere eta batzuek diote badirela beste aterabide batzuk bestetako gastu erraldoiei aurre egiteko. Gilles Barnebougle, HaizÀ¢Â€Â™Hegoa peñako kidearekin mintzatu da Ihintza Arrieta.

2018ko Maiatzaren 17a

BERRIAK

Idokiren besta igandean

idokiren_besta_igandean

MP3 jaitsi

Igandean iraganen da Idoki merkatua, maiatzaren 20ean Uztaritzen.
Idokiko Ixabel Barreixek aipatu dauku jaz abiatu udaberriko hitz ordu berri hau.

2018ko Maiatzaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016