BERRIAK

Frantziako hotz planaren bilana

frantziako_hotz_planaren_bilana

MP3 jaitsi

Martxoaren 31an bukatu zen, Frantzian, Hotz haundiaren plan berezia.
Gure eskualdean, gutti gora behera 40 toki gehiago ideki dituzte aurten. 340 pertsona aterpetu dituzte negu honetan, usaiako eina mantenduz. Bainan aurten etxegabeen egoera txartze bat nabarmendu dute. Negu honetan gainera, 4 pertsona hil dira karrikan.
Azpimarratu digu, Pantxika Ibarboure À¢Â€ÂœAtherbeaÀ¢Â€Âko arduradunak, gero eta zailtasun haundiagoak dituztela, laguntzen dituztenen jarraipen bat egiteko, tresna eta baliabide faltagatik.
Arantxa Idieder.

2018ko Apirilaren 10a

BERRIAK

Kanboko errugbi taldeak zango eta erdi finalean

kanboko_errugbi_taldeak_zango_eta_erdi_finalean

MP3 jaitsi

Ohorezko mailan, finalerdietako joaneko partida irabazi du Kanbok, Monforten, 13 - 9. Eta asteburuko emaitzak!

2018ko Apirilaren 09a

BERRIAK

Afrikar dantzak ikasi Zuraiden

afrikar_dantzak_ikasi_zuraiden

MP3 jaitsi

Zuraideko kostagaraia elkarteak, Afrikar dantza ikastaro bat antolatzen du apirilaren 8an, goizeko 10etarik 12tarat.
Ez ohiko dantza ikastaro huntaz xehetasunak emaiten dizkigu Eztitxu Goyhetche antolatzaileak.

2018ko Apirilaren 06a

BERRIAK

2. aldikotz Hiruka'ntuz

2_aldikotz_hiruka_ntuz

MP3 jaitsi

HirukaÀ¢Â€Â™ntuz 2. kantu bazkaria antolatzen dute aurten ere Senpereko Iñarria baserrian, Ibarrunen. Larunbatez apirilaren 14ean iraganen den ekitaldia aipatu digute Pierre Bastres eta Jakes Erramuzpe antolatzaileek.

2018ko Apirilaren 06a

BERRIAK

Zaharberritu Egurrezkoa

zaharberritu_egurrezkoa

MP3 jaitsi

Egurrezkoa elkarteak ZIburu eta Donibane Lohitzuneko zurezko barku zaharrak konpontzen ditu orain duela 12 urte. Itsasontzi hauen jabeak dira elkartzen eraikinen arraberritzeko. Apirilaren 7tik goiti auzo-lan bat abiatuko dute. Herritar guziak gomitatuak dira esku ukaldi bat emaitera 60 urte dituzten untziak zaharberritzera.
Marga Forestier mintzatu da Peio Echeverria Egurrezkoa elkarteko presidente ordearekin eta Béatrice Elizalde elkarteko kidearekin.

2018ko Apirilaren 05a

BERRIAK

Korrontzi Dantzan Saran datorren larunbatean

korrontzi_dantzan_saran_datorren_larunbatean

MP3 jaitsi

Saran "Korrontzi Dantzan" ikusgarria proposatzen dute Olhain ikastolaren 40. urte mugakari. Apirilaren 7an, arratseko 8etan, kiroldegian. Herriko dantza taldeak eta burasoek parte hartzen dute ere ikusgarrian.
Horietan da Pantxika Paterne, buraso eta dantzari "7ak bat" dantza taldean. Ikusgarri hunen zergatia aipatu dauku:
https://www.facebook.com/events/2027390484201020

2018ko Apirilaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016