BERRIAK

Mintzaldi bat Donibaneko ikastolan

mintzaldi_bat_donibaneko_ikastolan

MP3 jaitsi

Urtarrilaren 26an, arratseko 7 etan konferentzia bat izanen da Donibaneko ikastolan Marion Thiessard psikologoarekin.Hemen dugu Elena Dufau Diratchette hortaz mintzatzeko. Zertaz mintzatuko zirezte konferentzia horretan?

2018ko Urtarrilaren 25a

BERRIAK

Hirubururen historia pastoralean

hirubururen_historia_pastoralean

MP3 jaitsi

Andere Serora pastorala emanen dute ekainaren 3an Hiriburun. Erdi arotik bi gerlen erditsurarteko Hiribururen historia kondatzen du 4 partetan iraganen den pastoralak. 150 pertsona izanen dira taula gainean, Pantxika Urruty-ren gidaritzapean. Eta preseski Pantxika Urruty-rekin mintzatu da Ihintza Arrieta.

2018ko Urtarrilaren 25a

BERRIAK

Zuraiden dantzan Ihauteriak ekartzeko

zuraiden_dantzan_ihauteriak_ekartzeko

MP3 jaitsi

Zuraideko Alaiki dantza taldeak ikusgarri bat eskainiko du urtarrilaren 27an gaueko 8etan herriko gelan.
Eztitxu Goyetchek erran dauku kaskarrotak hasi aintzin, dantza ikusgarri hau antolatu dutela aurten.

2018ko Urtarrilaren 23a

BERRIAK

Mendia eta Musika Saran

mendia_eta_musika_saran

MP3 jaitsi

Joanes Garcia Basurcorekin Saran urtero iragaiten den Usopop festibalaren berriak hartzen ditugu. 2018ko edizioa maiatza bukaeran iraganen da eta lehen izenak hor ditugu. Arantxa Idieder.

2018ko Urtarrilaren 23a

BERRIAK

Errugbian, bigarren garaipena AS Baionarentzat

errugbian_bigarren_garaipena_as_baionarentzat

MP3 jaitsi

Baionako neskek sailkapeneko azken lekua utzi dute ondorioz. Eta beste kirolen emaitza guztiak.

2018ko Urtarrilaren 22a

BERRIAK

Migrante baten kasua aztertzen

migrante_baten_kasua_aztertzen

MP3 jaitsi

Paueko PRAHDA zentroan diren migranteetatik batek, prefetak auzitegi administratiboan pausatu duen helegitearen notifikazioa izan du. Ostirala honetan aztertuko du auzitegiak bere kasua eta epaileak Italiara kanporatu edo ez, erabaki beharko du. Migranteen aldeko erakundeak kezkatuak dira, tratu txarrak salatu baitzituen Italian, beste migranteek bezala.

2018ko Urtarrilaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016