BERRIAK

Hemengo musika sustatu

hemengo_musika_sustatu

MP3 jaitsi

Hazparne Paxkoeniako arditegian, couscous jatea eta kontzertuak izanen dira larunbat huntan, À¢Â€ÂœHemengo sorkuntzakÀ¢Â€Â kolektiboak antolaturik, Presoen alde.
Garazi aldeko kolektiboak hautatu du leku berezi bat euskal talde batzuen ezagutarazteko.
Mahaño eta Uhaina antolatzaileekin mintzatu da Jone Barneix, egitaraua aipatzen daukute.

2017ko Azaroaren 24a

BERRIAK

L'Arcusgi, Kortsikatik Euskal Herrira

l_arcusgi_kortsikatik_euskal_herrira

MP3 jaitsi

L'Arcusgi talde Kortsikarra etortzen da azaroaren 24etik 26erat kontzertuen emaiterat Euskal Herrirat.
Beñat Elizondok harremana badu aspalditik taldearekin, Aitor Erazkini aurkeztu du beren bira, eta parada zen taldea berriz aurkezteko.

2017ko Azaroaren 24a

BERRIAK

Bertako janaria Hiriburuko eskolan

bertako_janaria_hiriburuko_eskolan

MP3 jaitsi

Hiriburuko eskoletako jantegietan hautua egin dute kalitatezko ekoizpen eta zirkuito laburrak lehenestea. Haurren platerretan "À‚ BertakoaÀ‚ " kolektibitateentzat sukaldatzen duen enpresak egin janaria banatzen dute 400bat haurrendako.
Ourouspoure eskola publikoan aurkeztu dute egitasmoa.
Auzapez-ordeak, Mathieu Elgoyenek erran dauku nola egiten den janaria prestatzen duen enpresa hautatzeko.

2017ko Azaroaren 23a

BERRIAK

Putinen berri Uztaritzen

putinen_berri_uztaritzen

MP3 jaitsi

Uzta Hitzan ekitaldiaren barne antolatu antzerki arratsalde bat aipatuko dugu. Iñazio Agirre eta Ramon Tolosak eman "À‚ Putinen guardasolaÀ‚ " antzerkia ikusgai izanen baita Uztaritzen azaroaren 26an.
Peio Berrokohirigoien "À‚ BixokoÀ‚ "k aurkeztuko dauku, bainan joan den igandean, partaide zen irakurketa antzeztua ezinago hobeki iragan dela aipatu dauku.

2017ko Azaroaren 23a

BERRIAK

Ursuiako bidean hitzez

ursuiako_bidean_hitzez

MP3 jaitsi

Hitzaldi bat izanen da Ursuia mendiaz, Historia eta istorio, Hazparneko Elgar zentroan, azaroaren 24ean gaueko 7ak30tan.
Herriarekin elkarteko Jean Paul Larrek erran dauku zertako Ursuia mendiaz antolatu duten hitzaldi hau.

2017ko Azaroaren 21a

BERRIAK

Pilotan, esku huskan, lehen mailako finala laurdenak ezagunak

pilotan_esku_huskan_lehen_mailako_finala_laurdenak_ezagunak

MP3 jaitsi

Ezker paretako emaitzak ere eta beste kirol guztiak.

2017ko Azaroaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016