BERRIAK

Antzerkia Uztaritzeko Bilgunean

antzerkia_uztaritzeko_bilgunean

MP3 jaitsi

Igande huntan Heraitzeko Ur Begi elkarteak antzerki tropa bat ekarrarazten du Uztaritzeko Bilgunera. Pantzo Hirigaraien pieza bat emanen dute Aldudeko À¢Â€ÂœLarrazkeneko LoreakÀ¢Â€Â anterki tropak.
Xan Errotabehere, Ur begi elkarteko kideak gehiago erraiten digu Marga Forestieren mikroan.

2017ko Urriaren 20a

BERRIAK

Zorionak Kilika !

zorionak_kilika_

Kilika, Azkaineko gaztetxeak 10 urte betetzen ditu aurten. Urte guzian hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina Larunbat huntan izanen da urtebetetze besta haundia. Panpi Merkapide lankidea gaztetxeko bi kiderekin mintzatu da, Maylis Gracy eta Ana Imazekin.

2017ko Urriaren 19a

BERRIAK

Hats berri bat, Bokaleko hirian

hats_berri_bat_bokaleko_hirian

MP3 jaitsi

Hatsa Ikastola estrenatu zuten larunbatean, buraso, erakasle herritar eta hautetsiek.
Giro onean eguzkiarekin, oroitaraziz, hastapean batean, Bokaleko auzapezak onartu zuela ikastola bat idekitzea, Kalandreta bat ere idekitzen baldin bazen ondoan. Ikastola egin da, bainan okzitandar eskolaren proiektua ezin izan da buruarino eraman.
Arantxa Idieder bertan zen.

2017ko Urriaren 17a

BERRIAK

Erleak bestan Bidarrain

erleak_bestan_bidarrain

MP3 jaitsi

Erle Beltzaren eguna iraganen da Bidarrain igandean, urriaren 22an.
Mintzaldi, erlezaintzako tresna salmenta, merkatu, animazio, jateko eta edateko izanen da egun osoan.
Michel Setoain erlezaina, Erle beltzaren elkartearen idazkariak aurkeztu dauku erle beltza.

2017ko Urriaren 17a

BERRIAK

Lehen garaipena AS Baionako neskendako

lehen_garaipena_as_baionako_neskendako

MP3 jaitsi

Top 8 txapelketan, Romagnat-ko zelaian nagusitu dira. Eta beste kirol emaitza guztiak.

2017ko Urriaren 16a

BERRIAK

Gure Irratia, Zure Irratia !

gure_irratia_zure_irratia_

MP3 jaitsi

Gure Irratian bilkura publiko bat antolatzen dugu, entzule eta irratiko hurbilekoekin elkar trukatzeko. Zuen oharren egiteko gomita baduzue, Landagoyhenen Uztaritzen goizeko 10À‚ :30tan.
Olatz Idoate Gure Irratiko koordinatzaileak erran dauku nori zuzendua den eta zer den bilkura hunen nahia.

2017ko Urriaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016