BERRIAK

Soinu Ttiki, laister handi

soinu_ttiki_laister_handi

MP3 jaitsi

Larunbat astirian, Ezpeletako Soinu Ttiki musika eskolak bere 20 urteak beteko ditu.
Trikitixa musika tresna jotzen han ikasi zuen Mixel Lastiri, elkartearen sortzaileetan da.
Erran dauku nundik jin den akordeio diatonikoa Euskal Herrirat.

2017ko Azaroaren 16a

BERRIAK

Euskara landatu ondotik

euskara_landatu_ondotik

MP3 jaitsi

Uzta Hitzan ekitaldia iraganen da Uztaritzen azaroaren 17tik 26erat.
Antzerki, hitzaldi, irakurketa eta tailerrak programatuak dira.
Mixel Sarratia Uztaritzeko hautetsiak aipatu dauku egitaraua, eta zehaztu zer den Uzta Hitzan.

2017ko Azaroaren 16a

BERRIAK

Mus Eguna Ametzetan

mus_eguna_ametzetan

MP3 jaitsi

Milafrangan Mus eguna izanen da heldu den igande arratsaldean Ametza ikastolaren alde.
Aurten aldaketa batzu izanen dira, Elixabet eta Fred Larronde, Aizu deitu burrasoen elkarteko kideek erranen daukuten bezala, hasteko data aldaketa Fred.

2017ko Azaroaren 14a

BERRIAK

Euskal zinemaren besta

euskal_zinemaren_besta

MP3 jaitsi

À¢Â€ÂœJoseba Sarrionandia Hemen eta HanÀ¢Â€Â, À¢Â€ÂœIgelakÀ¢Â€Â, À¢Â€ÂœKe arteko egunakÀ¢Â€Â edo À¢Â€ÂœNur eta herensugearen tenpluaÀ¢Â€Â izanen dira ikusgai aurten Zinegin festibalean. Euskal zinemaldia ostegunetik igandera iraganen da Hazparnen eta filmetaz gain beste hainbat hitzordu ere, zine kontzertua, zinequizz edo master class-a. Ihintza Arrieta.

2017ko Azaroaren 14a

BERRIAK

Elgart eta Amulet txapeldun Makean

elgart_eta_amulet_txapeldun_makean

MP3 jaitsi

Pilotan beti, amaturretan, lehen eta bigarren mailetako kanporaketen emaitzak. Eta kirol guztiak.

2017ko Azaroaren 13a

BERRIAK

Super 8tan euskaraz

super_8tan_euskaraz

MP3 jaitsi

Botabegi elkarteak Super 8 filmen bilketa bat egiten du, Euskararen Nazioarteko egunaren aste buruan. Abendoaren 2an erakutsiko dituzte Baionako Kalostrapen arratsaldeko 4ak30tarik goiti.
Iban Regnier elkarteko kideak aurkeztu dauku elkartea.

2017ko Azaroaren 10a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016