BERRIAK

Zizpa Gaztetxean: Poliziaren indarkeria eztabaidan

zizpa_gaztetxean_poliziaren_indarkeria_eztabaidan

MP3 jaitsi

Polizia indarkeriaren aurkako astea antolatu du Baionako gazte asanbladak.
Euskal Herriak ezagutzen duen errepresiotik hasita, polizia indarkeriaren gaia modu zabalagoan tratatu nahi du, aste batez eztabaida eta kontzertuak antolatuz Zizpa Gaztetxean.
Gazte asanbladako Unai Arkauzekin mintzatu zira Ihintza Arrieta.

2017ko Urriaren 12a

BERRIAK

Liburuetan Ikasi

liburuetan_ikasi

MP3 jaitsi

Uztaritzeko Ikas argitaletxeak azoka berezi bat antolatuko du aurten ere bere lokalean, Liburu eta Albumak prezio ttipian saltzeko.
Urriaren 16tik 27rat iraganen da.
Aines Dufau zuzendariak eta Elise Dilet liburuzainak aipatu daukute azoka hau. Duela 2 urte bezala iraganen dena.

2017ko Urriaren 12a

BERRIAK

Kimuak garatzen

kimuak_garatzen

MP3 jaitsi

Kimua, Angeluko ikastolak 20 urte beteko ditu. Karia hortarat besta bat antolatzen dute larunbatean, urriaren 14ean.
Kontzertu, bazkari, animazioak pentsatu dira goizeko 10etarik goiti ikastolan.
Orain burraso den Eñaut Alfarok erran dauku ttipitako orroitzapenak bazituela ikastola huntan.

2017ko Urriaren 10a

BERRIAK

Larraldea Saria berpiztu

larraldea_saria_berpiztu

MP3 jaitsi

Bertsolarien Lagunak elkarteak eta Lapurdi 1609 elkarteak, Larraldea saria, bertso paper lehiaketa antolatzen dute. Denboran egiten ziren, bainan bada urte zonbeit ez dela holakorik egiten. Xumai Murua, bertsolarien lagunak elkartekoak aipatu dauku zergatik orai berriz sortu den ideia hau.

2017ko Urriaren 10a

BERRIAK

Errugbian, asteburu txarra federal 1eko taldeentzat

errugbian_asteburu_txarra_federal_1eko_taldeentzat

MP3 jaitsi

Hendaiako Mikel Larralde eta Donibaneko Periko Arrietaren ihardokitzeak. Beste kirolen emaitza guztiek ere.

2017ko Urriaren 09a

BERRIAK

Herri Uzta Txistuka

herri_uzta_txistuka

MP3 jaitsi

Herri Uzta festibala iraganen da urriaren 5etik 8rat Uztaritze Kanbo Arrangoitzen.
Filipe Lesgourguekin mintzatu da Marga Forestier, eta antolatzaileak erran dio aurten ohoratu nahi zutela txistuaÀ‚ eta zergatik.

2017ko Urriaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016