BERRIAK

Desbideratzea Ainhoan, ez denen gustuko

desbideratzea_ainhoan_ez_denen_gustuko

MP3 jaitsi

Berriz ere desbideratzea aipatzen da Ainhoan. Erregularki aipatzen den gaia da, eta beste behin ere kontrakoak agertzen zaizkio auzapezari, bere proiektuagatik. Desbideratzea ez dute berdin ikusten herritar batzuek eta erabakiak jartzea leporatzen diote auzapezari. Mixel Ibarluzea, Ainhoako auzapezarekin mintzatu zira, Ihintza Arrieta:

2017ko Ekainaren 08a

BERRIAK

Txomin Ezpondaren omenez

txomin_ezpondaren_omenez

MP3 jaitsi

Ahetzen ekainaren 11an, igandean, Txomin Ezponda omenduko da.
Programan: Zikiro, bertsu, kantu, dantza…
Ahetzeko Heritarren hitza elkarteak du antolatzen.
Txomin Ezponda entzunen dugu, bainan antolatzaileer hitza lehenik: Mixel Etxoin eta Maite Iturzaetak aipatzen daukute nundik jin den holako omenaldi baten antolatzeko xedea:

2017ko Ekainaren 08a

BERRIAK

Mintzapero Kanboko Mediatekan berriz ere

mintzapero_kanboko_mediatekan_berriz_ere

MP3 jaitsi

Kanboko mediatekak du 3. aldikotz mintzapero errezebituko ostiral gau huntan.
Aines Haristoy liburuzainak erraiten daukun bezala marka da aintzineko ekitaldien ondotik gogoa izan dela segitzeko.

2017ko Ekainaren 01a

BERRIAK

Usopop-en 8. edizioa iragan da

usopop_en_8_edizioa_iragan_da

MP3 jaitsi

Sarako Lizarrietako lepoko usotegietan, sasoin huntan sareek musikari lekua uzten diote. Joan den larunbatean Usopop festibalaren 8. edizioa iragan da han, eta Sarako plazan segitu igandean.
Leku xoragarri batean ezagutzen ahal dira talde berri edo ez hain berriak.
Usopopek 600 bat jende bildu ditu aurten.
Panpi Mercapide ibili da bere mikroarekin, arratsalde apaleko giroa jastarazten dauku:

2017ko Ekainaren 01a

BERRIAK

Ttattolak 15 kandela

ttattolak_15_kandela

MP3 jaitsi

Hazparneko Ttattola gaztetxeak bere 15. Urte Betetzea ospatuko du larunbat huntan.
Bertso bazkari eta kontzertuak programan dira.
Nahia eta Maialen gaztetxeko kideak dira, bainan ez dute ber esperientzia gaztetxe huntan, lehenik Maialenek erraiten dauku noiz sartu zenÀ‚ :

2017ko Ekainaren 01a

BERRIAK

Ttukuttuku haurtzain etxea eraikitzen

ttukuttuku_haurtzain_etxea_eraikitzen

MP3 jaitsi

Luma haurtzaindegiaren hestearen ondotik proiektu berri bat plantan eman da Ziburun, Maison dÀ¢Â€Â™Assistante Maternelle edo Haurtzain etxe batÀ‚ : Ttuku-ttuku izenarekin. 4 haurtzain elkartu dira horrentzat, Maiena, Céline, Elorri eta Joana.
Marga Forestier mintzatu da Elorri Elizondo eta Maiena Garcia Basurco haurtzainekin.
Hasteko haurtzaindegi batekin ezberdintasuna esplikatzen digu MaienakÀ‚ :

2017ko Maiatzaren 31a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016