BERRIAK

Telesforo azken aldiko Bogart

telesforo_azken_aldiko_bogart

MP3 jaitsi

Iduzkilore taldeak aurten eman duen 3. AntzezlanaÀ‚ : Telesforo ez da Bogart ikusteko azken paradak dira.
Igandean 18an Azkainen ikusten ahalko da.
Peio Berrokohirigoin "À‚ BixokoÀ‚ "rekin solastatu da Panpi.
Zonbat aldiz eman duten orain arte erran digu.

2017ko Ekainaren 15a

BERRIAK

Ezkia ikastolak seaska huste

ezkia_ikastolak_seaska_huste

MP3 jaitsi

Hazparneko Ezkia ikastolak hitz ordu bat proposatzen digu igande goizean, ekainaren 18an.
Seaska huste bat izanen da Maider Duguine burrasoak erraiten daukun bezala.

2017ko Ekainaren 15a

BERRIAK

Zuzenean Azkainetik !

zuzenean_azkainetik_

MP3 jaitsi

Atzo Azkainetik egin dugu zuzeneko saio bat, Kilika gaztetxearen 10. urte betetze kari.
Urriaren 21ean antolatuko dute egun nagusia, bainan hilabetero ekitaldi berri bat antolatzen dute urte betetze hau ospatzeko.
Kilika izan aintzin, Gemuku izan zen lehen proiektua. Hunen bultzatzaileetan zen Iker Gogortzak orroitarazi digu zergatik izan den gaztetxe bat sortzeko xedeaÀ‚ :

Iker Gogorza,Kattin Deliart, Maylis Gracy eta Kentin Lavigne ziren saioko gomitak.
Uda osoan PuntiFoot txapelketa antolatuko dute.
Urte betetzearen egunaz, ez da egitaraua osoa salatu nahi izan. Bainan xehetasun batzu ukan ditugu, gaztetxeko lehendakariarekin, Kattin Deliartekin :

MP3 jaitsi

2017ko Ekainaren 13a

BERRIAK

Errugbian, Senperek eta Urruñak final laurdenetan galdu

errugbian_senperek_eta_urrunak_final_laurdenetan_galdu

MP3 jaitsi

Pilotarekin hasten gira aste huntako kirol saila: Elhina eta plazako emaitzak. Eta asteburuko beste emaitzak!

2017ko Ekainaren 12a

BERRIAK

Mugaminak dokumentala Kilikan

mugaminak_dokumentala_kilikan

MP3 jaitsi

Azkaingo Kilika gaztetxearen 10. urte betetze kari, ostirale gauean ekainaren 9an, Mugaminak dokumentalaren proiekzioa proposatzen dute.
Amets Arzallus dokumentalaren egilea hor izanen da ere.
Xumai, Jon eta Enekorekin, Panpik aipatu du gaualdia. Hasteko Xumaiek aurkezten dauku filmaÀ‚ :

2017ko Ekainaren 08a

BERRIAK

Desbideratzea Ainhoan, ez denen gustuko

desbideratzea_ainhoan_ez_denen_gustuko

MP3 jaitsi

Berriz ere desbideratzea aipatzen da Ainhoan. Erregularki aipatzen den gaia da, eta beste behin ere kontrakoak agertzen zaizkio auzapezari, bere proiektuagatik. Desbideratzea ez dute berdin ikusten herritar batzuek eta erabakiak jartzea leporatzen diote auzapezari. Mixel Ibarluzea, Ainhoako auzapezarekin mintzatu zira, Ihintza Arrieta:

2017ko Ekainaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016