BERRIAK

Lacarre plaza salgai

lacarre_plaza_salgai

MP3 jaitsi

Baionako ondarea lanjerrean. Astelehen arratsalde huntan Baionako oposizioko bi taldeek elgarrekin salatu dute Lacarre plaza eta auzitegi ohia herriko etxeak saldu nahi dutela pribatu bati.
Ondare historikoa herriaren eskuetatik kanpo egonen dela salatu dute Jean Claude iriart eta Henri Etcheto-k elgarrekin. Eta elgarrekin beti, justiziaren aldetik joko dutela erran dute ere.
Jean Claude Iriartek aipatu du Margari zoin zen kezka.

2017ko Ekainaren 29a

BERRIAK

Egun historikoa lapurdiko arraunarentzat

egun_historikoa_lapurdiko_arraunarentzat

MP3 jaitsi

Pilotan, plaza laxoko finalerdien emaitzak eta Waltary eta Ducassou txapeldun Armendaritzen.

2017ko Ekainaren 26a

BERRIAK

Hazparneko San Josepe lizeokoek muntatu hegazkina airatu da

MP3 jaitsi

Hazparneko San Josepe lizeoko, B.I.A opzioa hartu duten ikasleek, ikastetxean piezaz pieza muntatu aireko ultrarina estrenatu dute 2017ko 06 22an, Parmeko aireportuan Biarritzen. "ZZ64" deitu tresnan airatu ahal izan dira.
Sebastien Bidart, "mekanizazio" erakasleak erran dauku hegazkina desmuntatua erosi zutela:

2017ko Ekainaren 26a

BERRIAK

Txoko Txoko lala, txoko txoko tete...

txoko_txoko_lala_txoko_txoko_tete_

MP3 jaitsi

Uztaritzeko ikastetxe desberdinek txokolateari buruzko lan bat egin dute. Tolosa herriarekin, txokolatea da ere pundu amankomuna. Gorrotxategi pastizerian, txokolatea egiten dute, hauek ekoiztu dokumental bat bermoldatu du Ikas pedagogia zerbitzuak. Eskola guzien artean gai hau lantzea hortik sortu da.

2017ko Ekainaren 23a

BERRIAK

San Frantses Xabier kolegiokoen quizz-a

san_frantses_xabier_kolegiokoen_quizz_a

MP3 jaitsi

Uztaritzeko San Fratses Xabier kolegioak ere euskara bultzatzen du joko baten bitartez. Kanboko San Mixel Garikoitz eta Errobi kolegioak parez pare eman dituzte eta 6 mantxa desberdinetan beren jakintzak proban eman dituzte.

2017ko Ekainaren 23a

BERRIAK

Zorionak Danborradari

zorionak_danborradari

MP3 jaitsi

Hazparneko besten kari, Danborradak bere urte betetzea ospatuko du ekainaren 25ean besta bat antolatuz.
Aintzin aste osoan Choribit erakustokian argazki erakusketa bat ideki dute besten denboran. Larunbata arte, goizeko 10-12 eta arratsaldez 3-6etarat.
Xabi Larre danbarradako kideak erran dauku zonbatgarren urte betetzea ospatu duten.

2017ko Ekainaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016