BERRIAK

Kostaldean aberatsenak, barnakaldean pobreenak?

kostaldean_aberatsenak_barnakaldean_pobreenak_

MP3 jaitsi

Ez da hain sinple, zenbakiak kondutan hartuz, Ipar Euskal Herrian biztanleen errentak, kostaldean, barnekaldean baino %27 azkarragoak dira (Gaindegia: http://www.basqueinfo.net/?p=2041). Zergatik desberdintasun hori? Xehetasunak, Ekonomia eta soziologia erakaslea den Xole Mariluzekin:

2013ko Maiatzaren 14a

BERRIAK

Euskal gatazkaren inguruko biktimei hitza eman

Hau da, Atxik Berrituz kolektiboaren osteguneko hitzorduaren helburua. Giristinoek, bake prozesuan parte hartzeko asmoa dute, elkarrizketa, gogoeta eta otoitzaren bidez. Ostegunean, Baionako diozesan, gaueko 8an da hitzordua, deneri idekia. Aitzin jasta bat Peio Ospitalekin:

2013ko Maiatzaren 13a

BERRIAK

Mizanbu gaztetxearen 10 urteak, bilan bat egiteko mementua, 3. belaunaldiarekin!

mizanbu_gaztetxearen_10_urteak_bilan_bat_egiteko_mementua_3_belaunaldiarekin_

MP3 jaitsi

Hamar urte betetzen dituela aurten MIZANBU (Miarritzen, Zangoz eta Buruz), gaztetxeak. Eta jadanik hirugarren gazte gizaldiak hartua du erreleboa. hogei urte dituen Julen Dolozor da gaztetxeko presidentea. Mattin lankidearen mikroan entzuten dugu.

2013ko Maiatzaren 10a

BERRIAK

Zelaia zentroak maiatza osoan erakusketa bat antolatzen du Miarritzeko Itsas hirian.

zelaia_zentroak_maiatza_osoan_erakusketa_bat_antolatzen_du_miarritzeko_itsas_hirian_

MP3 jaitsi

Kanboko Zelaia artaetxeko elbarri multzo batek erakusketa bat ireki du Biarritzeko itsas erakustokian, maiatzeko hilabete osoan bisitagai egonen dena. Kanbo gainaldean kokatua den Zelaia arta unitatean elbarri helduak errezibitzen dituzte. Pier ESAT ateleriaren animatzaileak zehaztuko digu gaia Mattin lankidearen mikroan.

2013ko Maiatzaren 10a

BERRIAK

Dantzari ttiki berriz heldu zaigu Maiatzaren 5ean

MP3 jaitsi

Urteak eta urteak dira hitzordu hunek dantzari gazteak biltzen dituela gune ezberdinetan dantzaren ohoratzeko, kale animazio eta ikusgarri erraldoi batekin, aurten 900 haur inguru bilduko dira 27 talde ezberdinetan Baionako karrikak dantzaz betetzeko Lauga gelan bukatu aitzin, Xan Beyrie lankidea Jon iruretagoiena Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko ordezkariarekin mintzatu da.

2013ko Maiatzaren 03a

BERRIAK

zer bilakatzen dira zuen interneteko kontuak heriotzaren ondotik?

MP3 jaitsi

Hori bai galdera interesgarria Sabina Hourcadek Arantxa Idieder lankidearen galderei erantzuten die.

2013ko Apirilaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016