BERRIAK

Uztaritzeko fruituak

uztaritzeko_fruituak

MP3 jaitsi

"À‚ Fruitu bat aire hartzekoÀ‚ " egitasmoan engaiatuak dira Herri ainitz. Europaren diru laguntza bati esker, ama eskoletan, fruitu bat banatzen da haurrer krakadako.
Uztaritzeko ikastolan hau berria da, irailetik hasi baitira. Hunen inguruan proiektu pedagogiko bat sortu dute.

2017ko Martxoaren 07a

BERRIAK

Lehen Mailako final erdiak finkatuak

lehen_mailako_final_erdiak_finkatuak

MP3 jaitsi

Pilotan, esku huskan, Dufour, Bonebeltx, Massonde eta Berasategi finalerdietan. Eta asteburuko emaitzak!

2017ko Martxoaren 06a

BERRIAK

Makea etxez etxe

makea_etxez_etxe

MP3 jaitsi

Etxez-etxe ari izanen dira ere makean asteburu huntan. Joan den asteburuan bezala Kaxkarrota, zirtzil eta bertsolarieri harrera egiten ahalko duzue larunbatean, Xan Berterretxek azaltzen digun bezalaÀ‚ :

2017ko Martxoaren 03a

BERRIAK

Speed Dating Euskaraz

speed_dating_euskaraz

MP3 jaitsi

Literatura Speed Dating bat izanen da hilabete huntako Mintzapero hitzordua. Ostiral huntan izanen da eta Ione Josiek eta EAK-ko Ttipia Laganek kondatzen digute nola eta zergaitik sortu zenÀ‚ :

2017ko Martxoaren 02a

BERRIAK

Ttattola Ameriketan

ttattola_ameriketan

MP3 jaitsi

Poutine gaua eta Ihauterien ondotik, Hazparneko Ttattola gaztetxeak oino beste gaualdi bat antolatzen du Asteburu huntanÀ‚ : Far West Gaua.
Gaztetxeko kide diren Thomas eta Anizerekin elkartu gira eta erraten digute zergaitik ainbeste ekimen antolatzen dituzten azken aste horietanÀ‚ :

2017ko Martxoaren 01a

BERRIAK

Ote "Eguzki" Lore

ote_eguzki_lore

MP3 jaitsi

Ote Lore elkarteak ostiral arratsean hitzordu bat porposatzen digu. Armand Jaunarenak azaltzen digu zer denÀ‚ :

2017ko Otsailaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016