BERRIAK

Hats berri bat Arrangoitzen

MP3 jaitsi

Jean-Michel Mutio-k eramaiten duen zerrenda aurkezten dauku Txomin Duhaldek.

2014ko Martxoaren 14a

BERRIAK

Roger Gamoy

MP3 jaitsi

Itsasuko Roger Gamoyen zerrendako Jean Paul Iturburua.

2014ko Martxoaren 13a

BERRIAK

Nopoles elkartea mendiko prebentzioa

nopoles_elkartea_mendiko_prebentzioa

MP3 jaitsi

Nopoles elkartea sortu zen 2012ko urtarrilan, San Laryn, Benjamin Duhart freerider euskaldunak, pistetan bizia galdueta.
Elkarteak prebentzioa egiten du eta informazioa emaiten.
Urtarrilaren 30 ta 31an, ostegun eta ostiral hauetan, Pirinioetaz gaindiko lehen topaketak antolatzen dituzte San Lary-n.
Pantxin Duhart, Benjamin zenaren izebak elkartea presentatuko dauku.
xehetasunak: nopoles.org

2014ko Urtarrilaren 28a

BERRIAK

Haur ukaite naturalaz

haur_ukaite_naturalaz

MP3 jaitsi

Frantzian, haur sortzeen %2a bakarrik etxen egiten da, Herrialde beheretan aldiz sortzeen %30a.
Hazparnen, emagin liberala den Muriel Candela, hasi zen etxen pratikatzen, galdea emendatzen baita. Bainan 20 000€ pasa gostatzen duen asegurantza bat behar dute pagatu, eta hori ezinezkoa zaie.
Segitzen du sortze "fisiologiko" edo naturalen praktikatzen Ortesen.

Berriki, Céline Darmayan-ek "Entre leurs mains" filma dokumentala sortu du. Emagin liberal hauen lana argitan emanez.
Muriel segitu dute kamerekin, eta dokumentalean haurra mundurat eman duen Maylis Hargain Senpertarra.
Panpiren mikroan erraiten dauku nola egin duten hautu hori: Orteserat joiatea.

2014ko Urtarrilaren 24a

BERRIAK

Baionako gau eskolako ikasleak gure irratiko estudioetan

Baionako gau eskolako ikasle batzu Gure Irratiaren estudioan izan dira berriki. Estudioak ezagutu, irratigintzaren sekretuak ikasi, baina bereziki bakotxaren esperientzia kondatu digute. Vilmika, Erika, Daniel eta Jacques, Olatzekin solastatu dira, salatuz zendako euskara ikastea deliberatu duten, ohartuko zizte, ingurugiro desberinetatik heldu direla, bakotxak baduela bere istorioa, baina lehenik aurkezpen ttiki bat egiten dute. Vilmika hasi da

2014ko Urtarrilaren 23a

BERRIAK

"Ezpeleta herria kanpainan" zerrenda alternatiboa, Jean Marie Iputxa buru!

MP3 jaitsi

Ezpeletan bi zerrendek beren burua ezagut arazi dute martxoko hauteskundeei begira. Talde berri bat da "Ezpeleta herria kanpainan", talde alternatibo bat bezela aurkezten da eta ez oposizioko bat. Mayi Dassence hautagaiak Oihana Daguerren galderei ihardesten du:

2014ko Urtarrilaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016