KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

Lau ateraldi proposamen egin dizkigu hilabete honetan Arantxa Lannes kronikariak

lau_ateraldi_proposamen_egin_dizkigu_hilabete_honetan_arantxa_lannes_kronikariak

MP3 jaitsi

Arantxa Lannes kronikariak hilabete honetan, lau ateraldi kultural proposatu nahi dizkigu.

2024ko Maiatzaren 31a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

“Ikusle gisa mila emozioz zeharkatuak gira”

_ikusle_gisa_mila_emozioz_zeharkatuak_gira_

MP3 jaitsi

Badu orain 43 urte lehen aldiz eman zutela May B dantza ikusgarria, eta segitzen dute ematen.

Arantxa Lannes kronikariak ikusi ahal izan du pasa den hilabetean Angelun, aspaldian ikusi nahi zuen obra. Dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikusgarria da, Maguy Marin koreografoarena.

Arantxa Idiederri aipatu dio.

Kronikan aipatzen ditu bideo batzu, interesa baldin baduzu hau edo hori ere so egiten ahal duzue.

2024ko Maiatzaren 07a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

“Tindu beltz hori, dantzaren lekukotasun bat bezala gelditzen da”

_tindu_beltz_hori_dantzaren_lekukotasun_bat_bezala_gelditzen_da_

MP3 jaitsi

Jatorriz serbiarra den Josef Nadj artista aipatzen digu hilabete honetan Arantxa Lannes kronikariak.

1957an sortu artista marrazkian hasi zen, eta Parisera joan zelarik bizitzera mimoa edota dantzan murgiltzen hasi zen. Josef Nadjek unibertso berezi bat sortzen du bere ikusgarrietan, absurdoa, poesiarekin eta iluntasunarekin ere.

Jestual biziki zorrotz eta zehatza duen dantzaria aipatzearekin batera, dantza garaikidearen gaian ere sartu dira Arantxa Idiederrekin. Aipatzen dituen hiru ikusgarriak: Paso Doble, Les Corbeaux eta Mnémosyne.

2024ko Apirilaren 05a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

“Mona Hatoumek beti jartzen du gizakia bere ahulezien eta bortizkeriaren parean”

_mona_hatoumek_beti_jartzen_du_gizakia_bere_ahulezien_eta_bortizkeriaren_parean_

MP3 jaitsi

1952an Libanon sortu zen artista bat aipatu digu hilabete honetan Arantxa Lannes kronikariak.

Palestindar burasoak ditu artista emazte hunek, eta gerla hasi zelarik Libanotik erbesteratu zen inglaterrara. Bere arte estiloan bere jatorriak agertzen dira, arte engaiatu bat proposatzen du, helburua duelarik ikusleak inarrostea.

Zinismo puntu batekin lan poetikoak egiten ditu, eta engaiatuak bi ardatz nagusirekin: emazteak ta gerlak edo lurraldeen zatiketak.

Kronika bukaeran Remie Akl Libango artista feminista ere entzunarazi digu Arantxa Lannes-k Baklava kantu edo zatiarekin.

2024ko Martxoaren 08a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

Giovanna Marini: Erreferentzia bat kantu tradizional eta herrikoiarentzat

giovanna_marini_erreferentzia_bat_kantu_tradizional_eta_herrikoiarentzat

MP3 jaitsi

Musikari, etnologo, kantari eta aktibista: Giovanna Marini italiarria aipatzen digu hilabate honetan Arantxa Lannes kronikariak.

Kantu herrikoiak biltzeko Italiaren itzulia egin du, ezagun egin behar baitziren bere iduriko; bizi osoko lana izan da bilketa eta sailkatze hori. Emazte laukote bat sortu du ere Giovanna Marinik, kantuak taula gainean hedatzeko.

Horiek denak aipatu eta entzunarazi dizkio Arantxa Idiederri, Arantxa Lannes-k.

2024ko Otsailaren 09a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

Basatietan basatiena deitzen zuten Oskar Kokoschkaz

basatietan_basatiena_deitzen_zuten_oskar_kokoschkaz

MP3 jaitsi

Oskar Kokoschka margolari eta poeta austriarra aipatu digu hilabete honetan Arantxa Lannes kronikariak.

1980 urtean zendu zen artista, margolaria poeta eta antzerki idazlea zen, eta Arantxa Lannes-k bere tinduak ikusi ahal izan ditu Bilboko Guggenheimen, joan den urtean.

Kolore ainitz, bainan tentsio eta angustia erakusle direnak; Kokoschkaren helburua barne bizia erakustea baitzen, eta edertasuna baino egia erakustea.

2024ko Urtarrilaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016