KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

"Biluzten dira gure parean, eta ederrak dira diren bezala, gogoa ematen du haiek bezala egiteko"

_biluzten_dira_gure_parean_eta_ederrak_dira_diren_bezala_gogoa_ematen_du_haiek_bezala_egiteko_

MP3 jaitsi

Ipar Euskal Herriko lehen Queer kabareta sortu dute 2023 urtarrilean, Atharratzeko Bekaturos egunarentzat: Altxalili Show.

Kantua, dantza, margolaritza edota performantzia uztartzen dituen ikusgarrian, zerbait gehiago bada, adierazpenen gune aske bat sortu dute.

Barnekaldeko 9 artistek muntatu dute proiektua, eta nor diren aurkeztu dio Arantxa Lannes kronikariak, Arantxa Idiederri, Hendaiako Borderline Fabrikan grabatu kabareteko soinu batzu ekarriz.

2023ko Azaroaren 13a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

"Beldurtzen eta era berean, inkozienteki erakartzen dituen gauzei aurre egiteko sortu du obra hori Hania Ranik"

_beldurtzen_eta_era_berean_inkozienteki_erakartzen_dituen_gauzei_aurre_egiteko_sortu_du_obra_hori_hania_ranik_

MP3 jaitsi

Kronikari berri bat dugu gaurtik aitzina, hilabetero artearen munduan sartuko gaituena. Musika, tindua ala dantzaz hitz egiteko gai da gure laguntzailea, hiru diziplina hauetan murgilduta baita.

Arantxa Lannes-kin egon da Arantxa idieder, eta lehen kronikarentzat Hania Rani artista aurkeztera dator. Kronikan aipatzen dituen hiru kantu eta bideoak:

2023ko Urriaren 06a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016