KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA
Daniel Linehan : "Sorkuntza ote da egiten ari naizena ala suntsitze ekintza bat?"
2023ko Abenduaren 04a
Daniel Linehan dantzari koreografoa, Pariseko Orangerie museoan Claude Monet-ren obren erdian / © Hans Ruebens
Duela 8 urte Pauen ikusi zuen Hiatus konpainiaren ikusgarri bat Arantxa Lannes-k.
Eta berriki gogora etorri zaio berriz konpainiako koreografoa den Daniel Linehan, Monet-ren obren aitzinean egin duen dantza erakustaldi bat agertu zaiolarik sarean.
Daniel Linehan-en ikuspegia, lan egiteko manera, gorputzaren soinuen erabiltzeaz eta beste aritu dira, Arantxa Idiederrekin.