KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK
"Balioa ez da dirua, balioa da bakoitzak ematen duen denbora"
2023ko Martxoaren 30a
Legerik ez da bikotean, bien arteko oreka adostu behar dela uste du Beltzane Obanosek.
Bikotean ekonomiaren kudeatzeko, zoin da antolaketa hoberena?
Beltzane Obanos kronikariaren ustez, ez da antolaketa hoberenik, bainan gogoetarako pistak eman nahi izan dizkigu.
Diru guzia amankomunean ematen ahal da, ala zati bat bakarrik. Kasu honetan, bakoitzaren diru iturriaren arabera, proportzionala izatea proposatzen du adibidez Beltzanek. Emazteen kasua ere aipatu nahi izan du, estatistikoki lansari apalagoak dituztelako, haurrak heldu direlarik, lana utziko duena gehienetan emaztea izaiten baita.