BERRIAK

Ogi Bihia okindegi berria estrenatu dute Bidart anaiek

Ogi_Bihia_okindegi_berria_estrenatu_dute_Bidart_anaiek

MP3 jaitsi

Hazparneko Bidart familiak, beste okindegi bat ideki berri du. OGI BIHIA izena du, eta lehengo Lur Berriren lekuan da.

Christophe eta Sébastien anaiek, aitaren segida hartu dute.

Saltegi eta labetegi berria bisitatu du Kriztof Arotzarenak, Sébastien Bidart gidari.

2020eko Abenduaren 18a

BERRIAK

Hiri erdiko arnas gune berdeaz jabetu da Hiriburuko herriko etxea

Hiri_erdiko_arnas_gune_berdeaz_jabetu_da_Hiriburuko_herriko_etxea

MP3 jaitsi

11 garren mendeko LISSAGUE eremuaz jabetu berri da Hiriburuko herriko etxea.

Herri erdian dago, Basté-Quieta auzoan - kasik 2 hektareako eremua du, parke handiarekin jauregitto bat eta kapera bat ere bai.

Hortaz gehiago galdegin dio Kriztof Arotzarenak, Alain Iriart Hiriburuko auzapezari.

2020eko Abenduaren 18a

KRONIKAK | KULTURA

Giltzurrunak : neguari lotutako organoak aipatu dizkikgu Jone Bordatok

Giltzurrunak_:_neguari_lotutako_organoak_aipatu_dizkikgu_Jone_Bordatok

MP3 jaitsi

Energetika txinatar tradizionalaren egutegiaren arabera, neguan sartuak gira joan den azaroaren 14az geroz.

Neguak dakarren energia, baita giltzurrunak ere aipatuko dauzkigu Jone Bordatok

2020eko Abenduaren 18a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Barazkien banaketak denbora ainitz hartzen die Garroko baratzezainei

Barazkien_banaketak_denbora_ainitz_hartzen_die_Garroko_baratzezainei

MP3 jaitsi

Garro kooperatibaren lan parte garrantzitsua den banaketa aipatu dugu aldi honetan Elena Aguerrekin. Biologikoan ari diren baratzezainek, lurra lantzeaz gain, salmentarako denbora ainitz ere hartzen dute.

Nola antolatuak diren esplikatu dio Arantxa Idiederri.

2020eko Abenduaren 18a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Abenduaren 17ko Etxalar eta Baztango berriak

Abenduaren_17ko_Etxalar_eta_Baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Abenduaren 17a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 12 16

Adi_2020_12_16

MP3 jaitsi

MC Stal'inside, Rudiger, Plastik Brut, Addar, Belle And Sebastian, The Pilgrim, Shitkid, Trust, Al'Tarba x Aguirre x Prométhée, Suspect 208, Zhakiah, Convocation

2020eko Abenduaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016