BERRIAK

Duela 25 urte sortu harreman indartsu eta arraberritua Larresoron

duela_25_urte_sortu_harreman_indartsu_eta_arraberritua_larresoron

MP3 jaitsi

Orain dela 25 urte sortu zen Iparra Hegoa, Seguran aste batez ospatzen dena urtero. Erroak egin ditu Ipar Euskal Herrian ere: Urruña aldean luzaz, eta Baigorrin joan den urtean ospatu zen. Aurten aldiz, Larresoro hautatu dute besta egiteko.

Panpi Mercapide ibili da bere mikroarekin, eta lehenik Ana Jaunarena, lizeoko ikasle ohia eta antolakatekoarekin mintzatu da.

2020eko Otsailaren 18a

BERRIAK

Mitoak, kondairak eta leiendak Donibane Lohizuneko ihaute eguneko gai nagusi

mitoak_kondairak_eta_leiendak_donibane_lohizuneko_ihaute_eguneko_gai_nagusi

MP3 jaitsi

Sorgin Gaua eta ihaute eguna Ziburuko eta Donibane Lohizuneko herrietan ospatuko dituzte aurten ere. Aste luze bateko ospakizuna abiatu zuten pasa den larunbatean, hartzaren iratzartze eta desfilearekin.

Ostiralean Ziburuko Sorgin Gaua eta larunbatean ihaute eguna Donibane Lohizunen, beste hitzordu batzu ere badira, tartean astearte honetan Thierry Truffaut-ren hitzaldia.

Arantxa Idieder mintzatu da Idoia Datxarri eta Elorri Charreton antolatzaileekin. Haien elkartea aurkeztu diote.

2020eko Otsailaren 18a

BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 18ko Sarako berriak

otsailaren_18ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Otsailaren 18a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Otsailaren 17ko Itsasuko berriak

otsailaren_17ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2020eko Otsailaren 17a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

BERRIAK

Iparra Hegoa Larresoron 25 urte betetzen

iparra_hegoa_larresoron_25_urte_betetzen

MP3 jaitsi

Iparra Hegoa egitasmoak 25 urte betetzen ditu aurten. Horren kari egun berezi bat antolatzen dute Larresoron, larunbatean otsailaren 15ean.

Etxepare lizeoak ere parte hartzen du azken urteetan. Pello Aranzabal lizeoko langileak aipatu digu egitaraua, eta edizioa berezia.

2020eko Otsailaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016