BERRIAK

Bizkaiko burdin meategien istorioa musikatua eta dantzatua

bizkaiko_burdin_meategien_istorioa_musikatua_eta_dantzatua

MP3 jaitsi

Burdina ikusgarria aurkeztuko dute ostegun huntan, Baionako antzokian.

Bizkaiko burdin meategien istorioa kondatzen dute, poetikoki, dantza eta musika flamenkarekin, eta euskal kultura uztartuz, imigrazio eta langileen mundua jorratuz. Ikusgarriaren berezitasunak, burdinaren eta harriaren erabilpena dira. Hitzordua, ostegunean, 20.30tan Baionako antzokian.

Ikusgarriaren parte den Beñat Achiary kantari eta musikariarekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2020eko Otsailaren 25a

BERRIAK

Eskuz Esku zerrenda izango du parean Ezpeletako auzapezak

eskuz_esku_zerrenda_izango_du_parean_ezpeletako_auzapezak

MP3 jaitsi

Ezpeletan bi zerrenda izanen dira martxoko herriko bozetan. Eskuz Esku zerrendak bere hautagaitzaren berri eman digu. Yannick Jaureguy zerrenda buruarekin mintzatu da Oihana Daguerre.

Jean Marie Iputcha gaur egungo auzapezaren zerrenda izango du parean.

2020eko Otsailaren 24a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 24eko Azkaingo berriak

otsailaren_24eko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2020eko Otsailaren 24a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Otsailaren 24eko Itsasuko berriak

otsailaren_24eko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2020eko Otsailaren 24a

BERRIAK

Erle Beltzaz hitz egiteko hitzordua larunbat goizean Itsasun

erle_beltzaz_hitz_egiteko_hitzordua_larunbat_goizean_itsasun

MP3 jaitsi

Erle Beltzaren kontserbatorioak, Itsasun, Sanoki gelan antolatzen du mintzaldi bat larunbat goizean otsailaren 22an 10etan.

Andone Estonba unibertsitateko katedraduna, eta Egoitz Galartza marexal eta erlezaina izanen dira mintzalari. Euskal Erle Beltza elkarteko Michel Setoainek gehiago erran dauku mintzaldiaz.

2020eko Otsailaren 21a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Otsailaren 20eko Etxalar eta inguruetako berriak

otsailaren_20eko_etxalar_eta_inguruetako_berriak

MP3 jaitsi

Bi astero, ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Otsailaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016