BERRIAK

Dom Campistron : Aldudeko artista feminista

dom_campistron_aldudeko_artista_feminista

MP3 jaitsi

Hazparneko Pierre Espil mediatekan proposatzen dute Testu-Marrazki erakusketa bat, martxoaren 7a arte. Asisko Urmeneta eta Dom Campistron-en marrazkiek, iruditan eman dute jazko euskararen urtaroan, idazketa parte hartzaile batean sortu istorio harrigarria.

Dom Campistron ilustratzaile gaztearekin mintzatu da Panpi Mercapide, lehenik zoin izan den bere ibilbidea jakiteko. Sarean bere segitzeko hemen.


2020eko Otsailaren 28a

BERRIAK

Ezpeleta Beti Aitzina, auzapezaren zerrenda

ezpeleta_beti_aitzina_auzapezaren_zerrenda

MP3 jaitsi

Hauteskunde giroan, Ezpeleta Beti Aintzina taldea, Jean Marie Iputcha gaur egungo Ezpeletako auzapezaren zerrenda da, eta bigarren kargualdi baten eramaiteko aurkeztuko dira.

Oihana Daguerre mintzatu da Virginie Arhancetekin.

Ezpeleta Beti Aintzina zerrendak bere parean Yannick Jaureguy buru duen Eskuz Esku zerrenda izango du.

2020eko Otsailaren 28a

BERRIAK

Poesia popular bat eta taldean partekatzeko tailerra

poesia_popular_bat_eta_taldean_partekatzeko_tailerra

MP3 jaitsi

Poesia popular baten sustatzeko gogoarekin, Hatsa elkarteak olerki tailerrak proposatzen ditu.

14 garrena antolatzen du larunbat honetan, Azkaingo Bizkarzun muño gainean. 15:00tan Azkaingo plazan ematen dute hitzordua elgarrekin joateko, irudimen librearekin eta hitzekin jostatzeko asmoarekin.

Aldi honetan berezitasun bat otsailaren 29an izango dela, 4 urtean behin, gehitzen den egunean. Irudimena pizteko arrazoi bat gehiago. Euria balitz, Senpereko larraldea gelan izango da 15.30tan.

Izena ematea hobe olerkibilduma@sfr.fr

Arantxa Idieder mintzatu da Auxtin Zamorarekin.

2020eko Otsailaren 27a

BERRIAK

Zugarramurdin euskaratik feminismorat, eta feminismotik euskararat

zugarramurdin_euskaratik_feminismorat_eta_feminismotik_euskararat

MP3 jaitsi

Zugarramurdiko talde feministak hitzordu bat proposatzen du otsailaren 28an.

Joan den urte bukaeran sortu berri den taldeak, herri dinamika bat sortu nahi du, eta martxoaren 8a aitzin, hitzaldi bat proposatzen dute Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel idazleekin.

Arantxa idieder mintzatu da Elena Xuriorekin.

2020eko Otsailaren 27a

KRONIKAK
KULTURA

Ipar Euskal Herriko erreferentziak biltzen dituen euskara irakasteko metodoa

ipar_euskal_herriko_erreferentziak_biltzen_dituen_euskara_irakasteko_metodoa

MP3 jaitsi

Helduen euskalduntzeko metodo berri bat aurkeztu dute otsailaren 20ean Baionan. Aek-k eta Ikas pedagogia zentroak elgarrekin lan egin dute liburuen osatzeko, EEPren diru laguntzarekin.

Ikasbide metodoarekin, ikaslea, ahal bezain laster euskaraz komunikatzeko gai izan dadin helburua du AEKk. Ikas-en laguntzarekin otondu dute argitalpen lana.

6 metodo aterako dituzte orotara, mailaren araberakoa. Ikasleentzat liburu bat, soinu fitxategi bat Ikas-en webgunean dena, eta irakaslearentzat liburu batez osatua da Ikasbide euskarri bakotxa. Hiru jada erabiltzen dituzte ikastegietan, 4 garrena urrian aterako dute.

Arantxa Idieder mintzatu da IKAS zentroko Pantxika Paternekin.

AEKn erabiltzeko metodoa da baita edozein ikastegietan ere

Joseba Garai AEKko langilearekin aipatu dugu Ikasbide metodologiaren helburua eta berezitasuna.

MP3 jaitsi

2020eko Otsailaren 26a

BERRIAK

Haurrak altxorraren bila joaiteko proposamena kondaketa eta sofrologiaren bitartez

haurrak_altxorraren_bila_joaiteko_proposamena_kondaketa_eta_sofrologiaren_bitartez

MP3 jaitsi

Altxorraren bila joatea proposatzen du Maialen Alfaro sofrologoak asteazken honetan Donibane Lohizunen.

Mayana Itoiz ilustratzailearekin argitaratu zuten liburu batean oinarrituta, istorio batean murgiltzea proposatzen du Maialenek, istoria biziaraziz Altxorraren Bila, eta sofrologia edota lasaitze momentuak proposatuz haurrei. Hitzordua otsailaren 26an asteazkenez Donibane Lohizuneko mediatekan, goizeko 10.30tan

Arantxa idider mintzatu da Maialen Alfarorekin.

2020eko Otsailaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016