BERRIKETARIAK | MAKEA

Otsailaren 20ko Makea eta Lekorneko berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2019ko Otsailaren 20a

BERRIAK

Brokoa, 19. mendeko bizkaitar txalupa baten kopia

brokoa_19_mendeko_bizkaitar_txalupa_baten_kopia

MP3 jaitsi

Itsas Begia elkarteak, bere misioetan duen euskal itsas ondarearen kontzerbazioaren kari, xantier parte hartzaile bat abiatu du Azkainen. À¢Â€ÂœBrokoaÀ¢Â€Â txalupa zaharberritu zuten duela zonbait urte, eta gaur egun berriz freskatu nahi dute.

Christian Ondicola itsas maiasturu eta animatzaileak Panpi Mercapideri aurkeztu dio À¢Â€ÂœBrokoaÀ¢Â€Â bela-ontzia.

2019ko Otsailaren 20a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2019 02 19

adi_2019_02_19

MP3 jaitsi

Dingwash, La Furia, Audience, Kaotiko, The Cat Empire, Elder Island, Retiens la nuit, Balaklava Blues, Nubiyan Twist, Bis, Ni, Starve To Survive.

2019ko Otsailaren 20a

BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 19ko Sarako berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2019ko Otsailaren 19a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Otsailaren 18ko Itsasuko berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2019ko Otsailaren 18a

BERRIAK

"Zatozte nunbrean burusoil eta ez burusoil"

_zatozte_nunbrean_burusoil_eta_ez_burusoil_

MP3 jaitsi

Arberoako ikastolak bertso afari bat antolatzen du larunbat gauean otsailaren 23an. Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsulariak gomitatu dituzte aurten, Donamartiriko gela beroan.

Antolaketako Ortzi Idoaterekin hitzegin du Panpi Mercapidek.

2019ko Otsailaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016