KRONIKAK
KULTURA

"Polizia eleberri bat da, bainan inkestak berak interes gutti du, familia baten aipatzeko aitzakia da"

_polizia_eleberri_bat_da_bainan_inkestak_berak_interes_gutti_du_familia_baten_aipatzeko_aitzakia_da_

MP3 jaitsi

Marin Ledun idazlearen "Salut à toi ô mon frère" eleberriaz hitzegin du aldi honetan Aines Haristoy literatura kronikariak. Arrosa oinarri du liburu azalak, barneko idatziak ilunak direlarik; Berurier Noir punka taldeari erreferentzia egiten dion titulua hemen.

Metalzale neska gazte bat protagonista, bere familia berezia inguruan duela. Goiz batez, sei garren anaia desagertzen zaio, eta familia krisia abiatzen da eta errugabetze plan bat.

2019ko Otsailaren 28a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2019 02 26 (aurkezpenik gabe)

adi_2019_02_26_aurkezpenik_gabe_

MP3 jaitsi

La Mala Rekora, Perlak, Jon Gurrutxaga, Altxatu, Guzzbo, Esil, Kognitif, DJ Krush, Easy Star All Stars, Coeur de Pirate, Microguagua, The Inspector Cluzo, Faith No More, Moscow death Brigade, Meshuggah.

2019ko Otsailaren 27a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Otsailaren 25eko Itsasuko berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2019ko Otsailaren 26a

BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 26ko Sarako berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2019ko Otsailaren 26a

BERRIAK

10 kilometro Integrazio Batzordearen alde

10_kilometro_integrazio_batzordearen_alde

MP3 jaitsi

Emazteeri zuzendua zaien lehen lasterkaldietariko bat izan zen À¢Â€ÂœItsas Laminen KorrikaÀ¢Â€Â. Angeluko Kimua ikastolak antolatzen du martxoaren 8a oinarritzat hartuz. Parte hartzaileek ematen duten diru guztia Integrazio Batzordea elkarteari ematen dute, ahalmen urritasun bat duten haurrak eskolatzen laguntzeko.

Antolaketan den Yvonne Pochelurekin egon da Panpi Mercapide.

2019ko Otsailaren 26a

BERRIAK

Euskararen hilabetea kantuz bukatzeko

euskararen_hilabetea_kantuz_bukatzeko

MP3 jaitsi

Zizpa kantuz II, larunbatean izango da Baionako gaztetxean. Euskararen hilabetea antolatu dute gazteek, eta bukatzeko, martxoaren lehen egunetan jo dute. Mattin Lerissa, Pantxix Bidart, Aire Ahizpak edota Aguxtin Alkhaten izenak agertzen dira larunbateko afixan.

Arantxa Idiederrek hitzegin du gaztetxeko Marilou Lapeyradekin.

2019ko Otsailaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016