BERRIAK

Libanon egin lana eta trukaketak dokumental batean bilduak

libanon_egin_lana_eta_trukaketak_dokumental_batean_bilduak

MP3 jaitsi

"Zuri Madame...liburuak hesien kontra" deitu dokumentala, Kiribil konpainiak egin Libanoko egonaldiko irudiekin egin du Markotx Iribarnek. Gobernuz Kanpoko Erakunde batek babestu haurreri kultura ekartzea zen xedea. Astezken arratsalde honetan, abenduaren 5ean, 6.30tan Baionako Kalostrapen ikusgai izanen da.

Amaia Hennebuttek erran dauku zer irudi ikusten ahalko den dokumentalean.

2018ko Abenduaren 04a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Abenduaren 3ko Azkaingo berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2018ko Abenduaren 03a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Abenduaren 3ko Itsasuko berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2018ko Abenduaren 03a

KRONIKAK
KULTURA

Jende xumeei eta langileei eskaini eleberria

jende_xumeei_eta_langileei_eskaini_eleberria

MP3 jaitsi

Istripu larri baten ondotik, pertsonai baten bizia segitzen dugu, ibilbide pertsonala, soziala eta politikoa ere kondatzen du eleberriak.

2015 urtean zendu zen Henning Mankell idazlearen azken oparia da Aines Haristoy kronikariak hautatu duen liburua.

2018ko Abenduaren 03a

BERRIAK

EzKexa jantzi marka Itsasun instalatu da

ezkexa_jantzi_marka_itsasun_instalatu_da

MP3 jaitsi

EzKexa jantzi marka gazteak bere bidea segitzen du, diseinuan alde modernoa eta zaharra nahasiz umorearekin. Aste honetatik goiti Euskal Irratien jokoetan EzKexa tixertak irabazten ahalko dituzue eguberri arte.

Frantxua Usandisaga eta Jon Paternek eramaiten dute marka Itsasun kokatuz beren enpresa ttipia. Jon Paternek oroitarazi du noiz hasi ziren.

2018ko Abenduaren 03a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Azaroaren 30ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2018ko Azaroaren 30a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016