BERRIAK

Herri Uzta festibala ostegun honetan abiatzen da

herri_uzta_festibala_ostegun_honetan_abiatzen_da

MP3 jaitsi

Urriaren 11tik 14era, musika herrikoia argitan ezarriko du Herri Uzta festibalak. Herri Soinu elkarteak antolaturik, Uztaritzetik Arrangoitzera: abesbatzak, mintzaldiak, gaitak edota txistuak, dantza sorkuntzak, 4 egunez izanen dira.

Herri Soinu elkarteko buruarekin mintzatu da Marga Forestier, Filipe Lesgourgues-ekin.

2018ko Urriaren 11a

BERRIAK

Saltoki ekologikoa, soziala eta solidarioa idekitzeko Urruñan bilkura idekia

saltoki_ekologikoa_soziala_eta_solidarioa_idekitzeko_urrunan_bilkura_idekia

MP3 jaitsi

Urruñan, herriko epizeria edo saltokia itxi ondotik bizilagun talde batek, saltoki ekologikoa, soziala eta solidarioa martxan jartzeko proiektu bat proposatu zuten. Modu honetan À¢Â€ÂœLarrunkoopÀ¢Â€Â kontsumo taldea sortzea erabaki zuten.

Kooperatiba osatzeko bazkidetza kanpainarekin abiatu dira. Arturo Villanueva eta Adelaide Daraspe À¢Â€ÂœLarrunkoopÀ¢Â€Â kontsumo taldeko kideek, egitasmoa aurkezten diote Aitor Errazkin kazetaria.

Aurkezpen publikoa urriaren 12an Urruñako Itsasmendi zineman arratsaldeko 6:30tan antolatu dute.

2018ko Urriaren 10a

BERRIAK

Eva Campo Müller elkarteak 6000 euroko diru laguntza proposatzen du

eva_campo_muller_elkarteak_6000_euroko_diru_laguntza_proposatzen_du

MP3 jaitsi

Irungo Eva Campo Müller elkarteak, tokiko garapen komunitarioko proiektuak sustatzeko dirulaguntza deialdia antolatu du. Eva Campo Müller Irungo Bilgune Feministako kidea zen, ekonomia sozial eraldatzaileetako hainbat poiektuen bultzatzailea, herri mugimenduetako militantea. Eritasun batek eraman zuen 37 urte zituzelarik.
Sarako herriarekin lotura bazuen han familia etxea baitzuten. Sarako herriko etxeak, dirulaguntza deialdi honekin bat egiten du eta aurkeztutako proiektuen artean aukeratutakoa gelditzen balitz beste 1000 euro jarriko lituzke, orotara 7000 euroko dirulaguntza osatuz.

Aitor Errazkin kazetariak, Urko Ikardo, ECM elkarteko kidearekin hitzegin du. Egitasmoak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira. Informazio gehiago: https://evacampomuller-elkartea.org/bloga/

2018ko Urriaren 09a

BERRIAK

Kostagaraia elkarteak Anje Duhalderen kontzertu batekin abiatzen du sasoia

kostagaraia_elkarteak_anje_duhalderen_kontzertu_batekin_abiatzen_du_sasoia

MP3 jaitsi

Zuraideko Kosta Garaia elkartean, sartzea dela eta aktibitateak berriz hasiko dituzte eta gomita luzatzen daukute urriaren 13an larunbatean, gaueko 9etan Anje Duhalderen kontzertuarentzat. Kontzertua hasi aitzin, taloak eta edatekoa ere izango da.

Eztitxu Goyetchek, Panpi Mercapideri usaiako animazioak aipatu dizkio baita aurtengo proposamen berriak ere.

2018ko Urriaren 08a

BERRIAK

Sorginen leizeak ahotsez beteko dituzte

sorginen_leizeak_ahotsez_beteko_dituzte

MP3 jaitsi

À¢Â€ÂœHego haizeak, Ipar doinuakÀ¢Â€Â deitu kontzertua izanen da Zugarramurdiko Leizeetan larunbat arrats honetan 8etan. Abesbatza, Txistulari, dantza talde eta Pauline & Juliette, Jon Itçaina eta Guy Saldubehere kantu ariko dira ere.

Panpi Mercapide, Ainhoa Aguirre Sorginen leizeko zuzendariarekin mintzatu da ekitaldiaz.

2018ko Urriaren 05a

BERRIAK

Lehuntzen izanen da animazio igandean

lehuntzen_izanen_da_animazio_igandean

MP3 jaitsi

"Hik Hasi" elkarteak Lehuntzen, azken 20 urteetan kudeatu ditu gau eskolako kurtsoak, ateraldiak, kantu taldea eta ganer huste bat urtero. Hain zuzen heldu den igandean urriaren 7an izanen da egun osoan eta honekin batean, mendiko bizikleta eta oinezko ibilaldiak.

Hastapenetik elkarteko kide eta irakasle izan den Martine Charron-ekin hitzegin du Panpi Mercapidek

2018ko Urriaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016