BERRIAK

Emazteen greba egunaz

emazteen_greba_egunaz

MP3 jaitsi

Martxoaren 8a, emazte langilearen nazioarteko eguna. Karia hortarat grebara deituak dira Euskal Herriko 1,6 milioi emazteak, pairatzen dituzten desberdinetasunak salatu eta emazterik gabeko egun batek zer suposa dezaken erakusteko. Emazte langile desberdinak elkarrizketatu ditugu egun huntaz zer dioten jakiteko.
Lehenik Adelaide Darraspe Martxuka saltegiko buruak erran dauku zer pentsatzen duen egun huntaz.

Iraitz Zufiaurre erizainarentzat ere egun inportantea da martxoaren 8a.

MP3 jaitsi

Leoni Agergarai Muskildiko auzapezak berriz kokatu dauku egun ixtoriko hau.

MP3 jaitsi

2018ko Martxoaren 08a

BERRIAK

Xamar Xurien Blues-a

xamar_xurien_blues_a

MP3 jaitsi

Les "À‚ BluesÀ‚ " Blanches Orkestra, ospitaleko mediku, erizain, idazkari, edo teknikariek osatzen duten musika taldea duela urte bat sortu zuten Baionako ospitalean.
Maialen Torre psikologoak, zehar edo trebeseko flauta jotzen du taldean. Panpi berekin solastatu da.

2018ko Martxoaren 06a

BERRIAK

Hameka Luhuson eta Larzabalen

hameka_luhuson_eta_larzabalen

MP3 jaitsi

Hameka Euskaraz, iraganen da martxoaren 8tik 11rat, aurten ere 2 leku desberdinetan. Larzabalen eta Luhuson iraganen baita aurten, Hameka karrikako arteen fabrikako Xabina Claverie Urrutyk erran daukun bezala.

2018ko Martxoaren 06a

BERRIAK

Aviron garaipenetik hurbil pasa da.

aviron_garaipenetik_hurbil_pasa_da_

MP3 jaitsi

Errugbian, azken segunduan galdu du Beziers-en zelaian. Beste kirol emaitza guztiak.

2018ko Martxoaren 05a

BERRIAK

Biriatuko ikastola bestan

biriatuko_ikastola_bestan

MP3 jaitsi

Biriatuko ikastolak, igandean 2 animazio antolatzen ditu, bazkari bat lehenik eta bertsu saio bat arratsaldeko 5etan elizan.
Aritz Audikana Biriatuko ikastolako lehendakariak, Aitor Errazkini aurkeztu dio ikastola.

2018ko Martxoaren 02a

BERRIAK

Natura eta musika

natura_eta_musika

MP3 jaitsi

Zuhaitz Lepatuen 2. Europear kolokiaren karietan, Saran, ostiral gau hontan 9etan, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du.
Panpi Oñatiar musikariarekin solastatu da, eta funtsian herrian bizi baita, Saratarra denez erraiten ahal ote daÀ‚ ?

2018ko Martxoaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016