BERRIAK

Hertzainak eta garagardoak

hertzainak_eta_garagardoak

MP3 jaitsi

Hertzainak gaualdia proposatzen du Kimua, Angeluko ikastolak,ostiral gauean Angeluko Halles aux Bières ostatuan.
Martxoaren 30ean gaueko 7:30tan.
Tristtan Mourguy eta Xabi Biscay izanen dira artista gomitatuak.
Jaz hasi zuten Su Ta Garren bertsio akustikoak proposatuz, Eñaut Alfaro antolatzaileak erran daukun bezala.

2018ko Martxoaren 27a

BERRIAK

Liburuak hesien gainetik!

liburuak_hesien_gainetik_

MP3 jaitsi

Liburuak burdin sareen kontra, egitasmoa abiatu du Kiribil konpainiak. Libanon errefuxiatu diren Siriar haurren laguntzeko.
Diru bilketa bat antolatu dute Ulule plataforman, azken egunak ditu bilketak eta ez dute arras finkatu helburua ardietsi.
Konpainiako Amaia Hennebutte eta Charlotte Guilharretze-k orroitarazten daukute zoin zen proiektua.
https://fr.ulule.com/contre-grillage/news/emission-radio-en-langue-basque-170491/

2018ko Martxoaren 27a

BERRIAK

AS Baionako neskak 6. tokian

as_baionako_neskak_6_tokian

MP3 jaitsi

Errugbian ere Pro D2 mailan, Baionak irabazi du asteburu huntan Mont-De-Marsanen aurka 18 - 15. Eta asteburuko emaitza guztiak!

2018ko Martxoaren 26a

BERRIAK

Geroko eskolentzat irakasleak behar

geroko_eskolentzat_irakasleak_behar

MP3 jaitsi

Euskarazko erakasle eskasiari aurre egiteko À¢Â€ÂœEskola FuturaÀ¢Â€Â proiektua aurkeztu dute Akitania, Autonomia erkidegoa eta Nafarroako ordezkariek.
Iparraldeko 20 ikasleri parada emanen zaie urte batez hegoaldean euskara sakontzeko eta hegoaldeko 10 ikasleri parada emanen zaie ere Bordalen frantsesa hobetzeko. Ihintza Arrieta.

Eskola Futura programarentzat izen emateak apirilaren 16tik maiatzaren 15era eginen dira eta ondotik hautagaitza elkarrizketen bidez eginen da.

2018ko Martxoaren 23a

BERRIAK

Baltsan bertsuz beti

baltsan_bertsuz_beti

MP3 jaitsi

Ziburuko Baltsanen bertsu bazkari bat proposatua da martxoaren 24ean larunbatean. Miren Amuriza, Maddalen Arzallus eta Maialen Lujanbio gomitatu dituzte.
Ladix Lanouguerre Arrosagaray elkarteko kideak erran dauku urtero entseatzen direla bertso saio bat antolatzea.

2018ko Martxoaren 22a

BERRIAK

Beskoitzeko ikastola Mus

beskoitzeko_ikastola_mus

MP3 jaitsi

Beskoitzeko ikastolak, martxoaren 24ean, larunbatean arratsaldeko 6etan, Biltoki gelan emaiten dauku hitz ordua Mus txapelketa batentzat.
Buraso diren Julen Jaureguy eta Xabi Irigoyenek hitz ordu hau aipatuko daukute.
Lehenik ikastola aski gaztea dela erraiten dauku Xabik, eta kopuru ttipi batekin abiatu zen.

2018ko Martxoaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016