BERRIAK

Lehen libertimendua

lehen_libertimendua

MP3 jaitsi

Makean zuten hitzordua igandean libertimendu zaleek, bertako gazteek Lekorne eta Luhusokoekin betan antolatutako lehen libertimenduarentzat.
Publikoaren ohar baikorren eta antolatzaile eta partehartzaileen plazerra ikusirik ez da azkena izanen. Ramuntxo Kristi eta Amets Arzallus bertsolariak, Zirtzilak eta publikoa mintzarazi du Artzen Letonak.

2018ko Martxoaren 13a

BERRIAK

Txoria Kataluniaruntz

txoria_kataluniaruntz

MP3 jaitsi

Txoria Txori ekitaldia iraganen da larunbatean Hazparnen.
Martxoaren 17an, Kataluniako herrialdea gomitatu dute aurten.
Eihartzea kultur etxea eta Tanborradak antolatzen du topaketa hau. Xabi Larre, tanborradako kideak aipatzen dauku 2 urtetarik egiten den hitz ordua.

2018ko Martxoaren 13a

BERRIAK

Mikael Massonde VS Bixente Larralde, Euskal Herriko finalaren afitxa

mikael_massonde_vs_bixente_larralde_euskal_herriko_finalaren_afitxa

MP3 jaitsi

Esku huskan, lehen mailaz gain, berezkoen txapelketako emaitzak ere. Eta beste kirolak!

2018ko Martxoaren 12a

BERRIAK

Rocka presoen sustenguz

rocka_presoen_sustenguz

MP3 jaitsi

"À‚ Indarra eta KemenaÀ‚ " Hazparne aldeko presoen sustengu komiteak kontzertu bat antolatzen du larunbat huntan Ttattolan.
Joana eta Mikelerekin aipatu dugu kontzertua, eta joan den urtean sortu komiteaÀ‚ .

2018ko Martxoaren 09a

BERRIAK

Libertimenduaren piztea Lekorne, Makea eta Luhuson

libertimenduaren_piztea_lekorne_makea_eta_luhuson

MP3 jaitsi

Lekorne, Makea eta Luhusoko gazte, dantzari eta musikariak bildu dira aurten libertimendua antolatzeko.
Igande goizean hitz ordua emaiten dute Makeako plazan.
2 Makearrek aitortu daukute ez zutela daturik atxeman libertimendueri buruz herri hauetan, Ximun Bergouignan eta Xan Berterretxe lehenik.

2018ko Martxoaren 08a

BERRIAK

Senpereko laisterketaren berritasunak

senpereko_laisterketaren_berritasunak

MP3 jaitsi

Aste buru huntan Ibarrunetik abiatuko da Senpereko Traila. SPUC lasterketa taldeak aurten berrikuntza batzu proposatzen ditu, hauek aipatuko ditugu Sebastien Irazoqui antolatzailearekin.

2018ko Martxoaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016