BERRIAK

Otsoen besta alternatiboa

otsoen_besta_alternatiboa

MP3 jaitsi

Otsokop, kooperatibak sortu duen "À‚ OtsolabÀ‚ " deitu epizeria parte hartzailea estrenatuko da Baionan larunbatean, uztailaren 8an.
Tailer, animazio, joko, jateko, edateko, musika, egitarauan dira Ixabel Cassan De Gorostarzuk erran dion bezala Panpi Merkapideri.

2017ko Uztailaren 06a

BERRIAK

Intxaurmendi 10 urtez Kantuz

intxaurmendi_10_urtez_kantuz

MP3 jaitsi

Lekuineko "À‚ ZubiaÀ‚ " elkarteak duela 10urte abiatu zuen Intxaurmendi Kantuz ekitaldia, mendian.
Heldu den larunbatean, urte muga hau ospatuko dute, azken urtetan bezala, orai plazan.
Aurtengo berrikuntza da sukaldaritza lehiaketa bat antolatu dutela.
Jean François Lefort "À‚ LofÀ‚ "ek erraiten dauku nola sortu zen elkartea eta nola ospatuko duten urte betetzea.


Eta sukaldaritza lehiaketan parte hartzeko izenak ostegun arte emaiten ahal dira (07/06a arte) 06 12 24 16 94erat deituz edo loflekuine5@gmail.com mailerat.

2017ko Uztailaren 05a

BERRIAK

160km igerika

160km_igerika

MP3 jaitsi

Bilbotik Baionarat igerika, hala Paxkal Elgart Luhusotarrak eginen duen desafioa.160 kilometro itsasoan, eta bakarrik bere zango eta besoen indarrez.
À¢Â€ÂœEkimenaÀ¢Â€Â deitu kirol desafio hunen helburu nagusia, diru bilketa bat antolatzea presoen aldeko elkarteeri banatzeko. Uztailaren 7tik 14erat iraunen du ekitaldiak.
Jeanine Beyrie, Lorentxa preso politikoaren ama eta Paxkal Elgartekin mintzatu gira. Paxkalek erran dauku nola sortu zaion ideia hau.
https://www.facebook.com/100016733014543/videos/129903740910726/

2017ko Uztailaren 04a

BERRIAK

Hiriburun, Herriko Etxea estrenatzen

hiriburun_herriko_etxea_estrenatzen

MP3 jaitsi

Hiriburuko bestak iragan dira joan den aste buruan. Herriko Etxea baliatu da bere lokal berriaren estrenatzeko, besten denboran.
Jojo Bidart izan da Hiriburuko herriko etxerat, Alain Iriart auzapezarekin solastatzeko.

2017ko Uztailaren 04a

BERRIAK

Arrangoitzeko Ourkia lehiaketa aipagai

arrangoitzeko_ourkia_lehiaketa_aipagai

MP3 jaitsi

Pilota solas, esku huska trinketean, berezkoak ariko dira Arrangoitzeko Ourkia lehiaketan:
Larunbatean, 19.00: Larralde-Amulet / Lanbert-Palomes
Igandean 11.00: Waltary-Lanbert / Gonzalez-Bilbao

Mikel Gonzales, Bizkaitar pilotaríaren ikusteko parada izanen dugu berriz ere, baina goi mailako lehiaketa ofizial batean aldi huntan.
Egia da Mikel Gonzalez, Garazin eta San andresen ari den pilotaria dela. Gero ta gehio holako tokietan ari da, eta ze trenpuan den erran dio Olatzi Idoateri.

2017ko Ekainaren 30a

BERRIAK

EHZan burua ibilarazi

ehzan_burua_ibilarazi

MP3 jaitsi

Aste buru huntan, Lekornen EHZ festibalean ez da bakarrik musika izanen, bainan burmuina beroazteko eztabaidak.
Xendera gunean, gazteluan, Kattin Xilibolost eta Hartzea Lopezek erranen daukuten bezala.

2017ko Ekainaren 29a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016