BERRIAK

Aintzinak kanpaina abiatzen du

aintzinak_kanpaina_abiatzen_du

MP3 jaitsi

Diru-bilketa eta presoei sustengu kanpaina, dena betan, abiatzen du Aitzina gazte erakundeak. Aitor Servier, Marga forestieren mikroan entzuten dugu, dena jakitekoÀ‚ :

----------

Aitzinari sustengu ekonomikoa ekartzeko transferentzia bidez egin daiteke AItzinaren webgunean. Ostatu eta gaztetxe desberdinetan egonen diren kutxen bidez egin daiteke ekarpena ere.

2017ko Urtarrilaren 27a

BERRIAK

Ezpeletako Pottoka Feria

ezpeletako_pottoka_feria

MP3 jaitsi

Ezpeletan goiz huntan hasirik, 2 egunez Pottoka feria iragaiten ari da.
Asterat goizean Feriako memento azkarrena zen Pottoka lehiaketarekin.
Pilota plazan zaldi gero ta gutiago eta jendea eskas ainitzen erranetan.

2017ko Urtarrilaren 26a

BERRIAK

Elkartasuna delitua ote da?

elkartasuna_delitua_ote_da_

MP3 jaitsi

Euskal Herrian etorkinen egoera aipatzeko gaualdi eztabaida bat antolatua da ostiralean gaueko 8etan urtarrilaren 27an Uztaritzeko Lapurdi gelan.
Uztaritzeko herriarekin Cimade elkarteak antolatzen du "À‚ Elkartasuna ez da delitu batÀ‚ " mintzaldia.

Juliette Bergouignan:

2017ko Urtarrilaren 26a

BERRIAK

Txilindron txapelketa Uztaritzen

txilindron_txapelketa_uztaritzen

MP3 jaitsi

Uztaritzeko Latsa elkarte gastronomikoak urtero antolatzen du txilindron txapelketa bat.
Dominique Haira antolatzaileak orroitarazten dauku aurten ere izanen delaÀ‚ :

2017ko Urtarrilaren 24a

BERRIAK

Herri Urrats Bertsotan

herri_urrats_bertsotan

MP3 jaitsi

Herri Urrats maiatzaren 14ean iraganen da aurten, "À‚ HaizuÀ‚ " lema pean. Lehen hitz ordua BECtso saioa urtarrilaren 28an iraganen da Baionan.

2017ko Urtarrilaren 20a

BERRIAK

Hazparne-Azpeitia 30 urtez

hazparne_azpeitia_30_urtez

MP3 jaitsi

Hazparneko herriak senidetza bat abiatu zuen duela 30 urte Azpeitia herriarekin.
Ekitaldi desberdinak proposatuko dira aurten ere. Joan den aste buruan hasi ibilaldiak, tamborrada ostiralean eta beste.

2017ko Urtarrilaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016