BERRIAK

Aurten ere Bixintxoak Baltsanen

aurten_ere_bixintxoak_baltsanen

MP3 jaitsi

Ziburun Bixintxoak antolatzen dituzte Baltsanen lokalean ostiral eta larunbat huntan hasirik, eta ondoko aste buruan berdin.
Ohitura bilakatu dela orai erraiten dauku Baltsan elkarteko Silbi ChenalekÀ‚ :

https://www.facebook.com/events/1861170714161933/

2017ko Urtarrilaren 19a

BERRIAK

Euskal Herria SketchCrawl

euskal_herria_sketchcrawl

MP3 jaitsi

Urtarrilaren 28an,munduan zehar antolatua den 54. World Wide SketchCrawl ekitaldia, Donibane Lohizunen ere antolatuko du Euskal Herriko ordezkaritzak. Marrazkilari desberdinak bilduko dira egun hortan, edozoin leku margotzeko.

2017ko Urtarrilaren 17a

BERRIAK

Asteburuko kirol emaitzak, 01/16

asteburuko_kirol_emaitzak_01_16

MP3 jaitsi

Pilotan, bigarren txapela ere Baigorriarrentzat...

2017ko Urtarrilaren 17a

BERRIAK

Endaiarrak Beltzania ezker paretean

endaiarrak_beltzania_ezker_paretean

MP3 jaitsi

Usaian telebistan ikusten ditugun pilotari profesionalak, zuzenean ikusteko parada izanen da ostiral gau huntan Hendaiako Beltzenia Ezker paretean. Endaiarrak batasunak, binazkako xapelketako bi partida proposatuko ditu arrats huntan.

2017ko Urtarrilaren 13a

BERRIAK

Telesforo ez al da Bogart ?

telesforo_ez_al_da_bogart_

MP3 jaitsi

Iduzkilore antzerki taldeak 2 hitz ordu emaiten dauzkigu aste buru huntan "À‚ Telesforo ez da BogartÀ‚ " bere antzerkia emanen baituÀ‚ : larunbat huntan, Uztaritzen 8ak 30tan, eta igandean Donibane Lohizunen arratsaldeko 6etan.

2017ko Urtarrilaren 13a

BERRIAK

Poesia Euskal Erakustokian

poesia_euskal_erakustokian

MP3 jaitsi

Maiatz argitaletxeak liburu irakurketa poetiko musikatu bat proposatzen du Baionako Erakustokian ostegunean (2017/01/12) arratsaldeko 6etan.
Jos Roy Bidartekoaren "À‚ BaleaÀ‚ " poesi bilduma da, irakurtuko duena, Pantxix Bidart kantariak eta Alexis Therain gitaristak musikaturik.

2017ko Urtarrilaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016