BERRIAK

"Atabal, kontzertu gela bat baino gehiago da"

_atabal_kontzertu_gela_bat_baino_gehiago_da_

MP3 jaitsi

Biarritzeko Atabal aretoan ikasturte berria abiatua dute.

Kontzertuez gain bertako musika eskolan dagoeneko lehen kurtsoak ematen hasiak dira. Eta laster obrak hasiko dituzte egoitza handitzeko, kontzertu gela 700 lekukoa, 1000koa izango da eta estudio batzu ere gehituko dituzte. Atabal aretoaz xehetasun zonbaitzu bilduko ditu Maia Muruaga, Brice Morin Atabal aretoko Kultur ekintzen arduradunarekin.

2022ko Irailaren 30a

BERRIAK

"Haizeak barrea Ezki lorea, Lau haizetara, euskara gurea"

_haizeak_barrea_ezki_lorea_lau_haizetara_euskara_gurea_

MP3 jaitsi

Huna zer lema hautatu duen Hazparneko Ezkia ikastolak bere 50. urtebetetzea ospatzeko. Ezkia ikastola 1972ko irailean ireki zuten.

Historikoaz mintzatu zauku Maite Barbier, zuzendari eta buraso ohia, Kriztof Arotzarena harekin egon da.

Mende erdi bat berantago, ikasturtea 150 ikaslerekin hasi du Ezkia ikastolak

Familien engaiamenduari buruz ere hitzegin du Amaia Lerissa bulegoko kideak.

Lehen ekitaldia pasatu berri da, ondoko hitzordua urriaren 15ean, Hazparnen: "Antso azkarra eta Miramamolinen esmeralda" antzezlana, Mendeala gelan, 19.00an.

MP3 jaitsi

2022ko Irailaren 29a

BERRIAK

Lapurtarren Biltzarraren 40. edizioa igande honetan

lapurtarren_biltzarraren_40_edizioa_igande_honetan

MP3 jaitsi

Lapurtarrak elkartu nahi dituen ospakizuna, 40 garren aldiz antolatu dute.

Igandean urriaren 2an izango da Lapurtarren Biltzarra, Uztaritzen bistan dena, usaiako hitzorduekin. Karro desfilea bertsolariekin, bazkaria, eta kontzertuak Lota jauregiaren inguruan, Frigo eta Kilimak taldeekin.

Xabi etxegarai eta Nahia Antxordoki antolatzaileekin mintzatu da Arantxa Idieder.

Bazkaria erreserbatzea hobe, Xabi deituz 07.86.78.31.71.


2022ko Irailaren 28a

BERRIAK

Joaldunak eta Olentzero Argentinarako bidean

joaldunak_eta_olentzero_argentinarako_bidean

MP3 jaitsi

Argentinan izanen den Euskal Asterat joanen dira Hazparneko joaldun batzu, eta Olentzeroren Lagunak elkartekoak. Euskal ohiturak ezagutarazteko irailaren 28an doazte urriaren 11 arte.

Zer eginen duten eta egonaldiaren berri eman daukute, Hazparneko bi joaldunek Xan Antton Durruty eta Ximun Bellecavek, eta Olentzeroren Lagunak elkarteko Aitzol Salaberriak.

2022ko Irailaren 27a

BERRIAK

Angeluko Etxea zentroaren loreak ikusgai

angeluko_etxea_zentroaren_loreak_ikusgai

MP3 jaitsi

Kiribil konpainiak Angeluko ETXEA eri zentroan eramandako proiektu artistikotik sortutako À¢Â€ÂœLoreakÀ¢Â€Â erakusketa Quintaou liburutegian ikusgai da irailaren 30a arte.

Senpere eta Donapaleu herrien ondotik, Angelura iritsi dira obrak eta erakusketaren inguruan hainbat hitzordu ere proposatuak dira. Kiribil konpaniako Amaia Hennebuttekin mintzatu gara hitzordu honetaz eta lehen lehenik zer nolako proiektua eraman duten kontatu dio Maia Muruagari.


2022ko Irailaren 23a

BERRIAK

Bi mundu elkartuta Hazparnen

bi_mundu_elkartuta_hazparnen

MP3 jaitsi

Maialen Hegi-Luku eta Maitena Ihidope artista gazteek, beren obrak erakusten dituzte egun hauetan Hazparneko Xoribit gelan. Hegi-Luku hazpandarrak lehen aldiz margolanak ditu erakusten, koloretsuak eta Maitena Ihidopek berriz xuri beltzezko marrazkiak.

Erakusketaren aitzin dasta bat emaiten digu Olatz Idoatek, Hazparnera hurbildu baita bi artistekin hitz egiteko.

2022ko Irailaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016