BERRIAK

Kalakan taldea, ikastolen aldeko egun garrantzitsua

Kalakan_taldea__ikastolen_aldeko_egun_garrantzitsua

MP3 jaitsi

Igande honetan Urruñako polikiroldegian Kalakan taldearen kantaldia izango da. Arratsaldeko 4tan izanen da hitzordua eta Urruñako Ikastolako Besta taldeko Fredo Onchalorekin mintzatuko gara gaur, Maia Muruaga.

2018ko Azaroaren 22a

BERRIAK

Azaroaren 21ko Makea eta Lekorneko berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2018ko Azaroaren 21a

BERRIAK

9 hitzordu UztaHitzan egunetan

9_hitzordu_UztaHitzan_egunetan

MP3 jaitsi

Euskaraldiarekin batean antolatzen diren ekitaldi ainitzen artean, UztaHitzan hasiko da Uztaritzen azaroaren 23an, abenduaren 2a arte, euskarazko animazio ezberdinak proposatuz.

Panpi Mercapide mintzatu zira herriko etxeko antolatzaile batekin, Mixel Sarratia.

2018ko Azaroaren 21a

BERRIAK

Azaroaren 20ko Sarako berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2018ko Azaroaren 20a

BERRIAK

San Martingo besten garaia etorri da Larresoron

San_Martingo_besten_garaia_etorri_da_Larresoron

MP3 jaitsi

Larresoroko bestak, garai batez San Martinez ospatzen ziren, orain beste herri ainitzetan bezala udarat aitzinatu dira. Ote Lore elkartea ohitura zaharra berpizten saiatzen da, animazio desberdinak proposatuz.

Arantxa Hirigoyen elkarteko kidearekin egon da Panpi Mercapide.

2018ko Azaroaren 20a

BERRIAK

Pauline & Juliette ostiralean Baionan izanen dira

Pauline__Juliette_ostiralean_Baionan_izanen_dira

MP3 jaitsi

Azaroaren 23an, Pauline eta Juliettek beren talde berrituarekin aurtengo biraren azken kontzertua emanen dute Baionako antzokian. Lehen partean gaueko 9etan Haurrock taldekoak izanen dira.

Panpi Mercapide mintzatu da Agorila disketxeko Jon Itzainarekin, kantuz ere ari dena Pauline eta Julietten azken kantuan.

2018ko Azaroaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016