BERRIAK

Herri Txiki Infernu Handi Itsasun

Herri_Txiki_Infernu_Handi_Itsasun

MP3 jaitsi

Herri Txiki, Infernu Handi euskal telebistan agertzen den emankizuna Euskal Herriko herrietatik pasatzen da, bertako biztanleak ikustera joaiten dira, umorearekin jostatzeko gogoarekin beti.

Ondoko saioaren grabatzeko, urriaren 31n Itsasun publikoa gomitatzen dute, gaualdi berezi batentzat. Arantxa Idiederrek hitzegin du, Zuhaitz Gurrutxagarekin.

2018ko Urriaren 30a

BERRIAK

Uztaritzetik Tolosara ateraldia antolatzen dute

Uztaritzetik_Tolosara_ateraldia_antolatzen_dute

MP3 jaitsi

Uztaritze eta Tolosa arteko senidetze elkarteak ekitaldi batetara gomitatzen zaituzte. Tolosan iraganen den 50. abesbatzen lehiaketara hurbilduko da Uztaritzetik autobus bat. Leidor antzokian 3 talde entzuten ahalko dira. Xehetasunak senidetze taldeko burua den Peio Berocohirigoin-ekin.

Izena emaiteko autobusan eta ikusgarriarentzat deitu 06 31 07 75 03 urriaren 29a aitzin.

2018ko Urriaren 29a

BERRIAK

Goxoki gaztetxeak 30 urte beteko ditu asteburuan

Goxoki_gaztetxeak_30_urte_beteko_ditu_asteburuan

MP3 jaitsi

Urriaren 27an, Itsasuko Goxoki gaztetxeak 30 urte ospatuko ditu.
Eguerditik goiti, bazkari eta animazioak proposatuko dituzte. (Kli-K, Asto Baba, Diabolo Kiwi, Kiki & Red Kiketz, Sorotan Babies, Fizt and Furiuz eta Kevin Jager.)

Amaia eta Patxik diotenaz, besta ederra prestatu dute.

2018ko Urriaren 26a

BERRIAK

Krakada eta bertsoa lagun Larresoron

Krakada_eta_bertsoa_lagun_Larresoron

MP3 jaitsi

Larresoron bertsoa biziarazteko gogoarekin zale batzu badira aspaldian. Eta usaiako bertso saio, edo bazkarietarik aldatzeko, bigarren aldikotz, Bertsu Krakada proposatzen dute ostiral honetan 18.30tan.
Ote Lore eta Debrutegia elkarteek elgarrekin proposatzen dute Larresoroko Debrutegia gela berezi eta goxo hortan. Izena eman behar da aitzinetik: 06 13 10 44 39 /debrutegia@gmail.com

Arantxa Idieder, Armand Jaunarena antolatzailearekin hizketan.

2018ko Urriaren 25a

BERRIAK

Wolfram sindromoaren ikerketa laguntzeko kantaldia

Wolfram_sindromoaren_ikerketa_laguntzeko_kantaldia

MP3 jaitsi

Wolfram sindromo genetikoa duen Ilune gaztearen aldeko kontzertu bat izan zen Donibane Lohizunen. Elkartasun haundia zela ikusiz, berriz antolatzen dute kontzertu bat ostiralean, urriaren26ean Donibaneko elizan. Etekinak ikerketaren laguntzeko izanen dira.

Panpi Mercapide mintzatu da Peio Dufau eta Elena Diratchette-Dufaurekin.

2018ko Urriaren 24a

BERRIAK

Kolegioko integrazio gela laguntzeko gaualdia

Kolegioko_integrazio_gela_laguntzeko_gaualdia

MP3 jaitsi

Kanboko Xalbador kolegian, “IEP” edo Inklusio Egitura Pedagogiko gela bat bada, ahalmen urritasun baten ondorioz zailtasunean diren gazteen laguntzeko. Urriaren 24ean, gaueko 9etan Ezpeletako elizan izanen da kantaldi bat Atsulai taldearekin gela hunen aktibitateen fresen estaltzen laguntzeko.

Gela hortan irakasle den Oihana Etcheverria, Kattin Guerin laguntzailea, eta Oihan ikaslearekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2018ko Urriaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016