EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
“Lagun bati entzun nion erraiten : Sara zela Hegoaldeko lehen herria eta Zugarramurdi Iparraldekoa !”
2024ko Otsailaren 28a
Helena Xurio Arburua, irratiko jokoetan Zugarramurdiko Helena izenarekin ezaguna da ere entzule leialenentzat / GURE IRRATIA
Goiz honetan, Gure Irratiko mikroan Helena Xurio Arburua genuen Asteazkeneko Gomita.
Zugarramurdiarrak, Sugarren Mende, Asiskoren saiakera grafikoan parte hartu zuen sorgin ehizaz egin lanean. Maddiren Trajeria pastoralean aritu zen ere, Kattalin Elizalde kolegioan lan egiten du IEP gelan, eta Instagramen aski aktiboa da ere.
Gai hauek aipatu dituzte Panpi Mercapiderekin, eta lehenik Ipar Euskal Herriarekin duten lotura naturala aipatu digu.