EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Euskal Herrian berdintasun orokorra bada, toka noka dela medio egiten da sexuen arteko desberdintasuna, bainan simetrikoki"

2024ko Apirilaren 03a

Euskal%20Herrian%20berdintasun%20orokorra%20bada_%20toka%20noka%20dela%20medio%20egiten%20da%20sexuen%20arteko%20desberdintasuna_%20bainan%20simetrikoki

Anne-Marie Lagardek bere aita aipatzen duen Le Chemin de Maia liburua ere aipatu du oren bateko solasean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Anne-Marie Lagarde idazle, doktore, antropologo xiberotarra gomita genuen asteazken goiz honetan.

Bere ikerketen araberan, euskal jendarte tradizionalak logika matriarkala du, gizon eta emazteen arteko berdintasunean oinarritzen baita.

Panpi Mercapideren mikroan baieztatzen zuen Euskal Herrian bazela berezitasun bat.


Email Facebook Twitter LinkedIn

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Psikologian pazienteak zer duen behar da jakin segidan, fite-fite, hori da ez dutana suportatu"

Psikologian%20pazienteak%20zer%20duen%20behar%20da%20jakin%20segidan_%20fite-fite_%20hori%20da%20ez%20dutana%20suportatu

Kattina Haran Razin, irailaren 4ko Asteazkeneko Gomita eta sasoi berriko lehena izan da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Asteazkeneko Gomita bereziaren bigarren sasoia ireki dugu irailaren 4 honetan Gure Irratian, Kattina Haran Razin lehen gomitarekin. Ordu batez beraz, berekin hitz egiteko denbora hartzen du Panpi Mercapidek elkarte munduan murgildua den Kattina Haran Razinekin. Hitzopen gaztetxea, EHZ festibala, Korrika edo berriki Zubi Xuria elkartearekin - Zurito ostatu ttipia sortu dute Itsasun.

Ibilbide oparoa duen lapurtarrak, lanbidez psikologoa dela azaldu dauku, ikasketak lehenik Tolosan egin ditu eta Kolonbian ere ikastaldi bat egin zuen.


2024ko Irailaren 04a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 09 03

Adi%202024%2009%2003

Amness hirukote / AMNESS

MP3 jaitsi

Nakar, Baskings, Ezpalak, Gojira, La Femme, Awolnation, Fat Boy Slim, Mustafa, Carriegoss, Amness, Quantifier, Coilguns.


2024ko Irailaren 04a


EMANKIZUNAK | HOSTOKADAK

Kafe ala dute? Deuza etxean bietarik aurkituko duzue, eta gehiago ere...

Kafe%20ala%20dute?%20Deuza%20etxean%20bietarik%20aurkituko%20duzue_%20eta%20gehiago%20ere...

Deuza etxeko ekiparen parte bat / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Donibane Lohizuneko Garat karrikaren 18.etik ateratzen den kafe usainak gaitu arrapatu. Deuza etxean gelditu gira aste honetan, kafe txigortzaile baten lana ezagutzeko.

104 urte ditu Etxe hunek, eta gaur egun 140 kafe eta dute erreferentzia dituzte. Lekuan berean salgai partikularreri edo profesionaleri, internetez ere manaketak egiten ahal dira maison-deuza.com webgunean.

Peio Elgorriagak du eramaiten proiektua bere taldearekin. Patxi Goyenetchekin segitzen tailer-dendaren bisita eginen dugu.


2024ko Uztailaren 15a

EMANKIZUNAK | HOSTOKADAK

Sarako lezeetan ipuinak

Sarako%20lezeetan%20ipuinak

Maddi Zubeldia ipuin kondatzen publikoaren aitzinean / SARAKO LEZEAK

MP3 jaitsi

Ipuin kondaketa bat antolatu zuten Sarako leku mitiko batean. Maddi Zubeldia artistak, 3 ipuin eman ditu euskaraz, Sarako lezeetako bisita batean. Olatz-ek bisita segitu du mikroa eskuan. Artistaren ipuinak, solasak, baita ere Argitxu Axeritogarai komunikazio arduraduna eta bisitarien hitzak entzunen ditugu ondoko saioan.


2024ko Uztailaren 05a



EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Irri egiten ahal dugu euskaraz, bainan askotan umore marka esaldi batean, frantsesez edo gazteleraz egiten dugu!"

Irri%20egiten%20ahal%20dugu%20euskaraz_%20bainan%20askotan%20umore%20marka%20esaldi%20batean_%20frantsesez%20edo%20gazteleraz%20egiten%20dugu!

Maryse Urruty antzerkia bere pasioaz aritu zauku / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Martxutakoa sortzez, Maryse Urruty antzerkilaria izaiteaz gain, musikari, taula zuzendari eta kantari da ere.

Antton Lukurekin egin zituela lehen urratsak antzerkian erran dauku.

Ikasketak, Sciences-Po Tolosan egin zituen. Berriz etorri zen Euskal Herrirat 2017an, Itzuli konpaina sortu zuen, eta gero ta gehio sartu da euskal antzerkiaren munduan. Langile zorrotza da eta ideiak ez ditu falta.


2024ko Ekainaren 27a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 06 25

Adi%202024%2006%2025

O taldea

MP3 jaitsi

Ortzo eta bere luma, Amorante, Kuartz, Alerta, Lankum, Biche, Swirls, Tacoblaster, O., Greenleaf, Alastor, Deception.


2024ko Ekainaren 26a


EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Musika hizkuntza unibertsala da eta terapia bat, haurra lokarrarazteko erabiltzen da, ezkontzetan edo ehorzketetan"

Musika%20hizkuntza%20unibertsala%20da%20eta%20terapia%20bat_%20haurra%20lokarrarazteko%20erabiltzen%20da_%20ezkontzetan%20edo%20ehorzketetan

Naia Robles Aranguiz-ekin bere disko eta lanak aipatu ditugu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Naia Robles-Aranguiz musikari kantaria izan da gure asteazkeneko gomita. Bere ibilbidean hamaika disko ateratu ditu, hiru bakarlari gisa eta azkena Musik’haria deitua, Yannick Telletxea eta Xabi Albisturrekin.

Papogorri ikusgarria aipatu digu, eta irakaskuntza utzi zuela musikoterapian formatzeko ere kondatu dio Panpi Mercapideri.




2024ko Ekainaren 19a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 06 18

Adi%202024%2006%2018

Astéréotypie

MP3 jaitsi

Mahl Kobat, Eneritz Furyak, Psilocybe Musika Elkartea, Nukore, Blick Bassy & Yame, The Decemberists, Nezoak, Brazen, Astéréotypie, The Flug, Mono, Dagoba.


2024ko Ekainaren 19a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016