MP3 jaitsi (37 Mo)
Eneko Bidegainek idatzi "Bichta éder" eleberria aipatu nahi izan digu Nora Arbelbidek bere azken kronikan.
Liburuan, Nafarroako erresuma, Aljeriako gerla, etxebizitzaren problematika, lurren salmenta, okupazioaren bidezko borroka, euskararen lekua gure gizartean, kazetaritzaren mundua aipatzen ditu; badira historialariak, laborariak, familia istorioak, tabuak, hari ainitzi tiraka hari den eleberria da Eneko Bidegainen thriller politikoa.
Arantxa Idieder egon da Nora Arbelbiderekin liburuaren aipatzeko.
Erran bezala, Eneko Bidegain "Bichta éder" liburua etorriko da aurkeztera Uztailaren 18an Biarritzeko mediatekara.