KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Ur-ipurtatsa hurbiletik segitzen duen Julen Jauregirekin hizketan

Ur-ipurtatsa_hurbiletik_segitzen_duen_Julen_Jauregirekin_hizketan

MP3 jaitsi

Ur-ipurtatsa egun batez erreka bazterrean ikusi baldin baduzue, xantza izan duzue. Biziki diskretua da, 500 gramo eta kilo bat artean pizatzen duen abere ttipia da.

Ipar Euskal Herrian, Akitanian edota Nafarroan agertzen dira azkenak orain, eta babestu behar dela ere kondatu digu Julen Jauregik. Etsaia nagusi bat du gainera Europako bisoiak, Amerikako bisoia, ainitzez handiagoa dena.

2020eko Abenduaren 04a

KRONIKAK | KULTURA

Biarritzeko mediatekak ere lanean segitzen du

Biarritzeko_mediatekak_ere_lanean_segitzen_du

MP3 jaitsi

Aldi honetako kronikan Nora Arbelbidek, hetsialdiaren ondorioei egokitzeko, Miarritzeko Mediatekak “Klik and Kolekt” sistema plantan ezarri du.

Nora Arbelbide Mediatekako langilearekin egon da Kriztof Arotzarena.

2020eko Azaroaren 25a

KRONIKAK | LIBURU/DISKA

Ikasen argitalpen berriak Fred Larrondorekin

Ikasen_argitalpen_berriak__Fred_Larrondorekin

MP3 jaitsi

Ikasen argitalpen berriak:

-Zera

-Ozeanoaren konkista

-Intza eta Tomas, sorginaren sekretua

-Nor Nori Nork – Nor Nork metodoaren karta

Eta Durangoko azoka arramoldatua

2020eko Azaroaren 20a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Garroko sagardi gaztearen lehen fruituak bildu dituzte aurten

Garroko_sagardi_gaztearen_lehen_fruituak_bildu_dituzte_aurten

MP3 jaitsi

Garro kooperatibara hurbildu da hilabate honetan ere Arantxa Idieder.

Biologikoan ari diren Lekorneko baratzezainak udazkeneko giroan dira, neguari begira ere partez. Eta sagarrondoen landa gaztearen lehen uzta ere bildu dute aurten. Elena Agerrekin hurbildu dira sagardiruntz.

2020eko Azaroaren 20a

KRONIKAK | KULTURA

Yin eta Yang sinbolo ezaguna baina gaizki ezagutua

Yin_eta_Yang_sinbolo_ezaguna_baina_gaizki_ezagutua

MP3 jaitsi

Hilabetero gurekin dugu Jone Bordato shiatsularia. Aldi honetan, energetika txinatarraren oinarrian den Yin eta Yang sinboloa esplikatu dio Kriztof Arotzarenari.

Bata negatiboa eta bestea positiboa? Ez da hain sinplea.

2020eko Azaroaren 13a

KRONIKAK | KULTURA

Joanes Kortxario Txipia hobeki ezagutzeko

Joanes_Kortxario_Txipia_hobeki_ezagutzeko

MP3 jaitsi

Joanes Zuhigaraitxipi “Kortsario txipia”-ren bizi kondaira egin dauku Joseba Aurkenerena kronikariak. 17garren mendearen itsas giroan sartzen gaitu Josebak, Kriztof Arotzarenarekin batera.

2020eko Azaroaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016