KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA
"Guitarricadelafuentek garaiak zeharkatuko dituen disko sakon eta aberatsa kaleratu du"
2022ko Irailaren 30a

Maiatzean atera du La Cantera bere lehen diskoa Guitarradelafuentek.
Ikasturteko lehen kronikarekin heldu zaigu Joanes Garcia Basurko laguntzailea, eta hilabetero musikari ala talde bat aurkeztuko digu.
Alvaro Lafuente artista gaztearen lehen lan luzea hautatu du aldi honetan. Guitarricadelafuente izen artistikoarekin aurkeztu du La Cantera disko berria, pop folk doinuak oinarri. Sare sozialen bitartez hasi zen bere bidea egiten artista espaniola.