KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

"Artikulu hau Urruñako agot guztien oroigarri, horrelako giza bazterkeriak ez daitezen gehiago errepika"

2022ko Urriaren 04a

Artikulu%20hau%20UrruAAako%20agot%20guztien%20oroigarri%5F%20horrelako%20giza%20bazterkeriak%20ez%20daitezen%20gehiago%20errepika

Agotek antzara patta bat lotua zuten lepo inguruan, identifikatzeko.

MP3 jaitsi (21 Mo)

Joseba Aurkenerena laguntzailea hilabetero gurekin izango da, Euskal Oihartzunak kronika proposatzeko.

Agotak aipatu dizkigu aldi honetan, gure Historiaren parte garrantzitsua, populu baten bazterketa antolatua. Frogak eskas badira ere, Urruñako elizan agotek erabiltzen zuten sartzeak honen oroigarria da.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Katubasak gure mendi edo pentzeetan dira bainan ez dira usu ikusten"

Katubasak%20gure%20mendi%20edo%20pentzeetan%20dira%20bainan%20ez%20dira%20usu%20ikusten

Babestua da katubasa Europan, eta gure inguruko oihanetan ibiltzen da / WIKIPEDIA

MP3 jaitsi (15 Mo)

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen dugu hilabete honetan Uztaritzeko Oihanean.

Basurdearen ondotik, basakatua aipatu dute Olatz Idoaterekin, Felis Silvestris izen zientifikoaren pean, gure oihanetan bizi den basakatuak, ez du deus ikustekorik etxeetako gatuarekin.


2023ko Azaroaren 23a


KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

Ibil Bedi taldea eta Esanezin bakarlariarekin, Joanes Garcia Basurko udazkeneko giroan

Ibil%20Bedi%20taldea%20eta%20Esanezin%20bakarlariarekin%5F%20Joanes%20Garcia%20Basurko%20udazkeneko%20giroan

Esanezin ezizenarekin musikan ari da taula gainean bere taldearekin, Ianire Aranzabe / Esanezin x Arriki

MP3 jaitsi (26 Mo)

Udazkeneko giro epelari soinu banda ekartzen digu hilabete honetan Joanes Garcia Basurkok.

Ibil Bediren Goldea, nafartar taldearen hirugarren diskoa aipagai, abenduaren 1ean Izpuran ariko direlarik Tatxers taldearekin.

Esanezin bakarlaria bestalde aipatu digu Joanesek. Ianire Aranzabe gipuzkoarraren ezizena da, "gizaki bakoitzaren intimoari hitz egiten dion" artista.


2023ko Azaroaren 17a



KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Nahi ginuen zerriaren pixontzia bildu, ez ginuen baloirik ordian, hura garbitzen eta hantzen ginien eta futbolean ari ginen"

Nahi%20ginuen%20zerriaren%20pixontzia%20bildu%5F%20ez%20ginuen%20baloirik%20ordian%5F%20hura%20garbitzen%20eta%20hantzen%20ginien%20eta%20futbolean%20ari%20ginen

Pierre "Pierrot" Etchelecou 1923ko urriaren 21ean sortua da / MINTZOAK.EUS

MP3 jaitsi (36 Mo)

Terexa Lekunberri, antropologoak hilabete honetan 100 urte bete berri dituen Pierrot Etxeleku entzutea proposatzen digu.

Arbonarrak, 22 urte pasa ditu Euskal Herritik kanpo, bainan gogoan ditu, haurtzaro garaiko ihauteriak, ala urte berriak etxez-etxe ospatzen zirelarik.

Ihauteri garaia adibidez Pierrot Etxelekuren familiarentzat, etxeetan janaria biltzeko parada zen, xingarraren azala? kailua? baldin bazen ere. Arantxa Idiederrekin hitz egin du Terexa lekunberrik.


2023ko Azaroaren 14a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

"Biluzten dira gure parean, eta ederrak dira diren bezala, gogoa ematen du haiek bezala egiteko"

Biluzten%20dira%20gure%20parean%5F%20eta%20ederrak%20dira%20diren%20bezala%5F%20gogoa%20ematen%20du%20haiek%20bezala%20egiteko

Altxalili Kabareta Hendaiako Borderline Fabrikan izan zen urrian / ARANTXA LANNES

MP3 jaitsi (34 Mo)

Ipar Euskal Herriko lehen Queer kabareta sortu dute 2023 urtarrilean, Atharratzeko Bekaturos egunarentzat: Altxalili Show.

Kantua, dantza, margolaritza edota performantzia uztartzen dituen ikusgarrian, zerbait gehiago bada, adierazpenen gune aske bat sortu dute.

Barnekaldeko 9 artistek muntatu dute proiektua, eta nor diren aurkeztu dio Arantxa Lannes kronikariak, Arantxa Idiederri, Hendaiako Borderline Fabrikan grabatu kabareteko soinu batzu ekarriz.


2023ko Azaroaren 13a


KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Helburua ez da basurdearen auzia egitea, justu ulertzea eta aipatzea basurdeak sortzen dituen tentsioak"

Helburua%20ez%20da%20basurdearen%20auzia%20egitea%5F%20justu%20ulertzea%20eta%20aipatzea%20basurdeak%20sortzen%20dituen%20tentsioak

Julen Jauregik aipatu bezala, basurdeen kopurua bikoiztu da azken urteetan / (CC-by) Nathalie Hausser

MP3 jaitsi (13 Mo)

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen dugu Gure Irratian.

Joan den hilabetean Uztaritzeko Oihanean ginen basurde solas, eta hilabete honetan, oraino ihizi garaia baita, eta bete-betean gainera, basurdeaz hitz egiten segitu dute Olatz Idoaterekin. Gizakiarendako kaltegarria den galdegin dio.


2023ko Urriaren 25a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2023

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016