Ahozko memoria biziarazteko kronika berria
2022ko Urriaren 25a

Terexa Lekumberri antropologoak egin ditu elkarrizketak Eleketa proiektuarentzat / GURE IRRATIA
Hilabetero gurekin izango da Terexa Lekumberri antropologoa, urtetan egin dituen elkarrizketak Gure Irratiako entzuleekin partekatzeko.
Euskal Kultur Erakundearen programa honen helburua, Ipar Euskal Herriko ahozko memoria biltzea, artxibatzea eta hedatzea da.
- Lehen kronika honetan, Lapurdin elkarrizketatu zuen lehen emaztearen zati batzu aipatu eta entzun ditugu. Kattin Miranda Ahetzeko Etxeberria etxean sortu zen 1926 urtean. 2011 urtean zendu zen Miranda, Ahetzen ezkila jolea zen.