KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

"Beharbada behar genuzke landatu arrunt hegoaldeko landareak, zitroina ala klementinak"

2022ko Azaroaren 09a

Beharbada%20behar%20genuzke%20landatu%20arrunt%20hegoaldeko%20landareak%5F%20zitroina%20ala%20klementinak

Hegoaldean leku bero eta idorretan landatzen dira klementinak.

MP3 jaitsi (12 Mo)

Gabriel Durruty kronikariak, joan den hilabeteko kronikaren haritik segitzen du. Udako idorteari begiratu ondoren, geroan laborariek egokitu behar dutela uste du.

Inglaterran arno egile baten adibidea ematen du, mahastiak landatu ditu baita belar-xuta (lavande) ere.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Ikasbide metodoaren 5.alea aterako da ondoko astean

Ikasbide%20metodoaren%205.alea%20aterako%20da%20ondoko%20astean

Jon Itzaina, Ikasbide 5.alea aterako da ondoko astean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (12 Mo)

Ikas materialaz solastuz segitzen dugu hilabete honetan IKAS pedagogia zentroaren kronikan.

Joan den hilabetean eskolen sartzea baldin bazen, oraingoan AEK-ren sartzea aipatu du Olatz Idoatek Jon Itzainarekin. Ikasbide metodoaren 5.alea aterako dute ondoko astean, berrikuntzak zoin diren aipatu digu, atal berri bat sortu dutelarik justuki "ikusmolde kulturala" deitzen dena, IKASeko langileak gustukoa izan duena.


2023ko Urriaren 03a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Biarritzeko Latinoamerikar film festibalean egon da Otxanda Larzabal Idiart

Biarritzeko%20Latinoamerikar%20film%20festibalean%20egon%20da%20Otxanda%20Larzabal%20Idiart

El Viento Que Arrasa, Paula Hernadezek bere filma aurkeztu du aste honetan Biarritzen.

MP3 jaitsi (29 Mo)

Otxanda Larzabal-Idiart gure zinema kronikari laguntzailea Biarritzeko Latinoamerikar festibalean izan da aste huntan, El Viento Que Arrasa film argentinarra ikusi ahal izan du.

Bestalde, Michel Gondry-ren azken filma ikusi du ere, Le livre des Solutions. Arantxa Idiederrekin aipatu ditu.


2023ko Irailaren 29a


KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Azken 20 urteetan, basurdeen kopurua doblatu da"

Azken%2020%20urteetan%5F%20basurdeen%20kopurua%20doblatu%20da

Julen Jauregi gure kronikariarekin sasoi berri honetan ere oihan eta naturaguneetan ibiliko gira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (22 Mo)

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen dugu aurten ere Gure Irratian.

Olatz Idoatek sasoia berekin pasako du hilabetean behin eta gaurko lehen saio honetan, ihizia irekia baita, basurdeaz aritu dira. Uztaritze eta Senpere arteko oihanean ibili dira.

Azken kronikak sortu baititu eztabaidak, ihizia eta basurdea aipatu nahi izan ditu Julenek, azken urteetan doblatu da basurdeen presentzia, neguak ez baitira lehen bezain hotzak.


2023ko Irailaren 27a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Elhuyar anaiak, zientzialariak eta espioiak

Elhuyar%20anaiak%5F%20zientzialariak%20eta%20espioiak

Juan Jose eta Fausto, Elhuyar anaiak

MP3 jaitsi (18 Mo)

Gure Historiako pertsonaiek, gure artean egoitea merezi dutela uste baitu Joseba Aurkenerenak, Euskal Herriaren Historiaren parte diren pertsonaiak argitara ekartzen ditu.

Sasoi berri hau, Elhuyar anaiak aipatuz hasten zauku, Wolframa isolatzen izan ziren lehenak, zientzialariak ziren bainan baita espioiak ere.

Jatorriz lapurtarrak, aita hazpandarra eta ama Donibane Lohizunekoa zuten.


2023ko Irailaren 26a



KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

TOC, El Columpio Asesino eta Biznaga kontzertuan ikusteko taldeak

TOC%5F%20El%20Columpio%20Asesino%20eta%20Biznaga%20kontzertuan%20ikusteko%20taldeak

El Columpio Asesino talde nafarrak, taldea desegin aitzin kontzertuak eskainiko ditu urte bukaera arte.

MP3 jaitsi (28 Mo)

Udazkenean Euskal Herrian ikusten ahalko diren hiru talde aurkezten dizkigu Joanes Garcia Basurkok bere lehen kronikarentzat:

  • TOC Mungiako taldea irailaren 23an Izpegin egon zen, eta azaroaren 4an Donostian ere ikusten ahalko da.
  • El Columpio Asesino nafartar beteranoen azken diskoa, ondotik deseginen baita, agurtzeko bira bat eginen dute.
  • Biznaga Madrilgo musikariak, Hondarribian eta Iruñean ikusten ahalko dira ondoko hilabeteetan.

2023ko Irailaren 25a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Diru laguntza ainitz hunkitzen dute festibal lodi horiek, eta bilana egitean, hotel kontsumoarena aipatzen da"

Diru%20laguntza%20ainitz%20hunkitzen%20dute%20festibal%20lodi%20horiek%5F%20eta%20bilana%20egitean%5F%20hotel%20kontsumoarena%20aipatzen%20da

Nora Arbelbide, eskutan duela Jon Urzelai Urbietaren Su Festak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (32 Mo)

Euskal Herriko musika festibalak aipagai Nora Arbelbideren sasoi honetako lehen kronikan.

Su Festak deitzen da Jon Urzelai Urbietak, Susa Argitaletxearekin atera berri duen liburua.

Euskal Herriko Festibala, edo kontzertuak antolatzen dituzten enpresen azterketa sakona egin du Jon Urzelai Urbietak, adibide konkretuetatik abiatuta eta zenbakiak emanez. Zer da kultura, eta nola bizi dugu gure kutura eta euskaltasuna? Arantxa Idieder egon da Nora Arbelbiderekin.


2023ko Irailaren 19a


KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Otxanda Larzabal Idiart zinema kronikaria bi gomendiorekin dator

Otxanda%20Larzabal%20Idiart%20zinema%20kronikaria%20bi%20gomendiorekin%20dator

Anatomie d’une Chute filmeko aktore nagusia, Sandra Hüller.

MP3 jaitsi (25 Mo)

Otxanda Larzabal Idiart gure zinema kronikaria berriz itzuli da sartze honetan. Bi astero ikusi dituen bi film bederen aipatuko dizkigu. Aste honetan:

  • Anatomie d’une Chute, Cannes-ko festibalean Urrezko Palma jaso duen filma, eta gustukoa izan duena.
  • Le Ciel Rouge, film alemana, lagunartekoen arteko topaketa baten istorioa.

2023ko Irailaren 17a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Nire xerka jin ziren etxera, Bankatik Baionara eraman ninduten lan egiteko, zinez bortxaz jin nintzan"

Nire%20xerka%20jin%20ziren%20etxera%5F%20Bankatik%20Baionara%20eraman%20ninduten%20lan%20egiteko%5F%20zinez%20bortxaz%20jin%20nintzan

Joséphine Erramoun, Bankan sortua, Baionan ezagun egin dena Bar du Marché ostatuan / EKE

MP3 jaitsi (34 Mo)

Duela urtea hasi kronikarekin segitzen dugu ikasturte honetan ere: Terexa Lekunberri antropologoak egin dituen elkarrizketak, bideoan ikusgai direnak irratira ekartzen ditugu hilabetean behin.

Lehenarekin Baionara joango gira, bainan sustut gaurko zatian Bankara. Joséphine Erramoun 1941 urtean, Espila etxean sortu zen Bankan, eta Baionara lanerako ekarri zuten. Agian zonbaitzuek ezagutzen duzue, Baionako Bar du Marché ostatu gibelean lanean ikusirik.


2023ko Irailaren 12a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2023

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016